Google Play-ren Zerbitzu-baldintzak
2025eko azaroaren 5a (ikusi artxibatutako bertsioa)
1. Aurkezpena
Baldintza aplikagarriak. Eskerrik asko Google Play erabiltzeagatik. Google Ireland Limited enpresak ("Google", "gu", "guk" eta antzekoak) eskainitako zerbitzua da Google Play. Hau da enpresaren helbidea: Gordon House, Barrow Street, Dublin 4, Ireland. Google Play eta bertan erabilgarri dauden aplikazioak (Zuzeneko Android aplikazioak barne), sistemaren zerbitzuak, jokoak, filmak, liburuak, aldizkariak edo bestelako eduki edo zerbitzu digitalak ("Edukia" delakoa) erabiltzen badituzu, Google Play-ren Zerbitzu-baldintza hauek ("Play ToS") eta Example>Google-ren Zerbitzu-baldintzak ("Google ToS") gorde behar dituzu (batera, "Baldintzak" direlakoak). Google Play "zerbitzu" bat da, eta halaxe dago gordeta Google-ren Zerbitzu-baldintzetan. Google Play-ren Zerbitzu-baldintzen eta Google-ren Zerbitzu-baldintzen artean gatazkarik bada, Google-ren Play Zerbitzu-baldintzak gailenduko dira.
2. Google Play-ri ematen diozun erabilera
Edukia atzitzea eta erabiltzea. Telefono mugikorraren, ordenagailuaren, telebistaren, erlojuaren edo beste edozein gailu bateragarriren (“Gailu”) bidez Edukia arakatu, bilatu, ikusi, deskargatu edo zuzenean erreproduzitzeko erabiliko duzu Google Play. Google Play erabiltzeko, zenbait Example>sistema- eta bateragarritasun-eskakizun gordetzen dituen Gailu bat beharko duzu. Google Play-n edo haren bidez erabilgarri dagoen Edukiak sistema-eskakizun gehigarriak izan litzake. Edukiaren eta eginbideen erabilgarritasuna herrialdearen araberakoa izango da, eta baliteke Eduki eta eginbide guztiak zure herrialdean erabilgarri ez egotea. Eduki batzuk familiako kideekin partekatzeko aukera eskain genezake. Google Commerce Limited enpresak eskaintzen du Google Play-ko Edukia, eta honako hau da horren helbide fiskala: 70 Sir John Rogerson's Quay, Dublin 2, Ireland. Hala ere, edukiak beste iturburu bat izan lezake (aplikazio-garatzaile, argitaletxe, zinema-estudio edo diskoetxe bat, esaterako) (Edukiaren “Hornitzailea”).
Adin-murriztapenak. Google Play erabiltzeko, balio duen Google kontu ("Google kontu") bat izan behar duzu eta Example>adin-murriztapen hauek gorde behar dituzu. Zure herrialdean adin nagusikoa ez bazara, gurasoen edo legezko tutore baten baimena beharko duzu Google Play erabiltzeko eta haren Baldintzak onartzeko. Google Play-ko Eduki eta eginbide jakinei dagozkien berariazko adin-murriztapenak gorde beharko dituzu. Familien kudeatzaileek eta kideek Example>eskakizun gehigarri hauek ere gorde beharko dituzte.
Hirugarrenei egin beharreko ordainketak. Zure ardura izango da Google Play eta Edukia erabiltzeak eta ikusteak eragindako sarbide-gastuak eta datuen erabileragatiko gastuak hirugarrenei (adibidez, Internet-hornitzailea edo mugikorraren operadorea) ordaintzea.
Eguneratzeak. Google Play, harekin lotutako bateragarritasun-liburutegiak edota Edukia eguneratu egin behar dira, besteak beste, akatsak konpontzeko, funtzioak hobetzeko, falta diren plug-inak gehitzeko eta bertsioak berritzeko (orokorrean, "Eguneratzeak"). Zenbaitetan, Eguneratzeak beharrezkoak izan litezke Google Play erabili ahal izateko, edota bertako Edukia atzitu, deskargatu eta erabiltzeko. Baldintza hauek onartu eta Google Play erabiliz gero, onartu egingo duzu Eguneratze horiek automatikoki jasoko dituzula. Google Play-ko Ezarpenak atalean, Eduki jakin batzuen Eguneratzeak kudeatu ahal izango dituzu. Dena dela, Eguneratzearen helburua Edukiaren segurtasun- edo funtzionamendu-arazo larri bat konpontzea edo erabilera okerrak saihestea bada, Eguneratzea instalatu egingo da, Google Play-n edo gailuan ezarrita dituzun eguneratze-ezarpenak edozein direla ere. Beste aplikazio-dendaren bat saiatzen bada Google Play-tik deskargatutako Edukia eguneratzen, abisu bat jasoko duzu edo guztiz galaraziko ditugu halako eguneratzeak.
Zuri buruzko informazioa. Google-ren pExample>ribatutasun-gidalerroetan azaltzen da Google Play erabiltzen duzunean zer erabilera ematen diegun zure datu pertsonalei eta nola babesten dugun zure pribatutasuna. Transakzioak prozesatzeko edo Edukia hornitzeko, baliteke Google-k zure datu pertsonalak eman behar izatea Hornitzaileei (adibidez, izena eta helbide elektronikoa). Informazio hori haien pribatutasun-gidalerroei jarraikiz erabiliko dutela onartzen dute Hornitzaileek.
Google Play-ko familiaren talde bateko kide bazara, zure familiako kideak zuri buruzko datu batzuk ikusteko gai izango dira. Google Play-ko familiaren talde bateko kudeatzailea bazara, familiaren taldera gonbidatzen dituzun kideek zure izena, argazkia eta helbide elektronikoa ikusiko dituzte. Familiaren talde batean kide gisa sartzen bazara, familiako gainerako kideek zure izena, argazkia eta helbide elektronikoa ikusi ahal izango dituzte. Familiaren kudeatzaileak, bere aldetik, zure adina ikusi ahal izango du, baita familiaren ordainketa-metodoarekin egin dituzun erosketa guztiak ere, erositako Edukiaren azalpenekin batera. Edukia familiarekin partekatzeko aukera eskaintzen bada eta zure familiaren taldearekin partekatzen baduzu, familiako kide guztiek ikusi ahal izango dute Edukia erosi duzula eta edukia bera.
Kontuak baimenik gabe atzitzea. Kontuaren xehetasunak segurtasunez izan behar dituzu gordeta eta ez dituzu partekatu behar inorekin. Ez duzu bildu behar inongo erabiltzaileren datu pertsonalik (ezta kontuen izenik ere), ez Google Play-ko erabiltzaileenak, ez Google Play-ren bidez ikusgai dauden gainerako Google-ren Zerbitzuen erabiltzaileenak.
Desgaitutako kontuak. Baldintzei jarraikiz, Google-k kontua atzitzeko aukera desgaitzen badizu (adibidez, modu larrian edo behin baino gehiagotan Baldintzak urratu dituzulako), Google Play, kontuaren xehetasunak edo kontuan gordeta dituzun gainerako fitxategiak eta Edukia atzitu ezinik geratuko zara. Informazio gehiago lortzeko, jo Example>laguntza-zentrora. Google Play-ko familiaren talde bateko kudeatzailea bazara eta Google-k zure kontua atzitzeko aukera desgaitzen badu, familiaren taldearen bidez erabiltzen diren eginbideak (adibidez, familiaren ordainketa-metodoa, familiaren harpidetzak eta familiako kideek partekatutako Edukia) atzitu ezinik geratuko dira familiako kideak. Google Play-ko familiaren talde bateko kidea bazara eta Google-k zure kontua atzitzeko aukera desgaitzen badu, haiekin partekatu duzun Edukia erabiltzeko aukera galduko dute familiako gainerako kideek ere.
Malwarearen aurkako babesa. Hirugarrenen asmo txarreko softwarearen, URLen eta bestelako segurtasun-arazoen aurka babesteko, Google-k informazioa jasoko du zure Gailuaren sareko konexioei, kaltegarriak izan litezkeen URLei, sistema eragileari eta Google Play-ren edo beste iturburu batzuen bidez Gailuan instalatuta dituzun aplikazioei buruz. URL edo aplikazioren bat segurua ez dela iruditzen bazaio, abisu bat bidaliko dizu Google-k eta, bestela, dagokion Edukia Gailutik kenduko du edo hura Gailuan instalatzea eragotziko du, baldin eta Edukiak kalteak eragin badiezazkieke gailuei, datuei edota erabiltzaileei. Nahi izanez gero, Gailuaren ezarpenetan desgai ditzakezu babes-neurri horietako batzuk. Dena dela, Google-ra informaziorik bidali ez arren ere, Google Play bidez instalatutako aplikazioei buruzko informazioa jasotzen jarraituko du Google-k, eta beste iturburu batzuen bidez Gailuan instalatutako aplikazioak aztertzen jarraituko du segurtasuna bermatzeko.
Zuzeneko Android aplikazioak. Gailuan esteka bat sakatzen duzunean, hari dagokion zuzeneko aplikaziorik baden begiratuko du Google Play-k eta, hala bada, zuzeneko aplikazioaren esteka irekiko du. Atzitu beharreko zuzeneko aplikazioaren zatiak exekutatzeko beharrezkoak diren kodeak Gailura deskargatuko dira aldi baterako. Google Play Store dendan egongo dira ikusgai zuzeneko aplikazioen xehetasunak. Google kontu berarekin saioa hasita duzun gailu guztietan sinkronizatuko dira Zuzeneko Android aplikazioen datuak eta ezarpenak. Nahi izanez gero, Gailuaren ezarpenetan desgai ditzakezu Zuzeneko Android aplikazioak.
Baldintzetan egindako aldaketak. Inoiz Google Play-ren Zerbitzu-baldintzak aldatzen badira, gutxienez 30 egun lehenago emango zaizu aldaketen berri, eta jakinarazpen-aldi horren ondoren jarriko dira aldaketak indarrean. Aldi hori igarotakoan Google Play erabiltzen jarraituz gero, Google Play-ren Zerbitzu-baldintza berriak onartzen dituzula adieraziko duzu. Eduki guztiei (bai iraganean erosi eta instalatu duzun Edukiari, bai gerora instalatzen eta erosten duzunari) ematen diezun erabilerari aplikatuko zaizkio Google Play-ren Zerbitzu-baldintza berriak. Aldaketak onartzen ez badituzu, berriz, aurrez erosi eta instalatu duzun Edukia deskargatu, eta Google Play betiko erabiltzeari uzteko aukera emango zaizu. Eduki horien kopiek Gailuan egoten jarraituko dute, eta onartu zenuen Google Play-ren Zerbitzu-baldintzen azken bertsioa aplikatuko zaie.
3. Erosketak eta ordainketak
Google Commerce Limited enpresak eskaintzen du Google Play-ko Edukia; bertan edo haren bidez Edukia deskargatu, ikusi, erabili edo erosten baduzu, kontratu bereizi bat adostuko duzu Google Commerce Limited enpresarekin Baldintza hauetan oinarrituta (aplikagarri diren neurrian).
Erreserbak. Edukia erreserbatzen baduzu, hura erabilgarri dagoenean osatuko da produktu hori erosteko eta erabiltzeko kontratua. Halaber, une horretan kobratuko zaizu erosketa. Edukia erabilgarri ezarri aurretik, edonoiz utz ditzakezu bertan behera erreserbak. Edukia eskuragarri ezarri aurretik Google Play bidez saltzeko aukera kentzen bada, bertan behera utzi beharko dugu erreserba. Eta, erreserbatutako Edukiren bat eskuragarri ezarri aurretik haren prezioa aldatzen den kasuetan, erreserbatuta dugu eskaerak bertan behera uzteko eskubidea.
Familiaren ordainketa-metodoa. Google Play-ko familiaren talde bateko kudeatzailea bazara, familiaren baliozko ordainketa-metodo bat konfiguratzeko eskatuko zaizu, familiako kideek Google Play-n eta aplikazioetan Edukia erosteko erabili ahal izan dezaten. Zure ardura izango dira familiako kideek familiaren ordainketa-metodoaren bidez egiten dituzten Edukien erosketa guztiak. Familiaren talde bat ezabatzen bada edo kide bat familiaren talde batetik irteten bada, kobratu egingo zaizkizu ordaintzeke dauden erosketa guztiak, baldin eta familiako kideek familiako ordainketa-metodoaren bidez egin badituzte.
Google Payments. Google Play bidez edukia erosteko, Google Payments kontu bat izan behar duzu eta Google Payments Example>Zerbitzu-baldintzak onartu behar dituzu. Google Payments kontuaren bidez Edukia erosten duzun bakoitzean izango da aplikagarria Example>Google Payments Pribatutasun-oharra. Zure ardura izango da Google Play-n zure Google Payments kontuaren bidez egindako erosketekin erlazionatutako zenbateko guztiak ordaintzea.
Ordainketak prozesatzeko beste metodo batzuk. Google Payments zerbitzuaz gain, ordainketak prozesatzeko beste hainbat metodo erabiltzeko aukera eskainiko du Google-k, Google Play bidez Edukia erostea errazagoa izan dadin. Ordainketak prozesatzeko metodo bakoitzaren erabilerarekin lotutako zehaztapen, baldintza edota bestelako legezko hitzarmen guztiak gordeko dituzula onartu behar diozu Google-ri edo kasuan kasuko hirugarrenari. Bere erabakimen hutsez gehituko edo kenduko ditu Google-k ordainketak prozesatzeko metodoak. Zurea soilik izango da Google Play-n egindako erosketekin erlazionatutako zenbateko guztiak ordaintzearen ardura.
Operadorearen fakturaren bidez ordaintzeko aukera. Gailuaren bidez erosten duzun Edukia sare-hornitzailearen kontuan faktura dezakezun zehazteko, Gailu batean Google Play kontua sortzen duzunean, Gailuaren identifikatzaileak bidaliko dizkiogu sare-hornitzaileari; kasurako, harpidedunaren IDa eta SIM txartelaren serie-zenbakia. Hori baimentzeko, sare-hornitzailearen zerbitzu-baldintzak onartu beharko dituzu. Horrela, fakturazio-helbidearen xehetasunak bidaliko dizkigu sare-hornitzaileak. Google Example>Pribatutasun-gidalerroei eta Google Payments Example>Pribatutasun-oharrari jarraikiz gordeko eta erabiliko dugu informazio hori.
Prezioak. Google Play-n eskaintzen den Eduki ororen prezioa eta erabilgarritasuna aldatu egin litezke erosketa osatu aurreko edozein unetan.
Zergak. "Zergak" terminoaren pean hauek sartzen dira: Edukiaren salmentarekin lotutako aduana-zergak, tasak eta gainerako zerga-bilketak (errenta-zergez gain), eta harekin erlazionatutako zigorrak eta interesak. Zerga guztiak zure erantzukizuna izango dira eta inongo Zerga-murrizketarik gabe ordaindu beharko duzu Edukia. Google edo Google Commerce Limited enpresak Zergak biltzeko edo ordaintzeko betebeharra badu, dagozkion Zergak kobratuko zaizkizu. Zerga-lege aplikagarri oro gorde behar duzu; besteak beste, Google Play-ren erabilerarekin, edo Google Play-n nahiz haren bitartez erositako Edukiaren erabilerarekin lotutako Zergak aitortu eta ordaindu beharko dituzu. Zure ardura izango da aplikagarriak diren Zergak aitortzea eta ordaintzea.
Salmenten betierekotasuna. Dirua itzultzea eskatzearren erosketak atzera botatzeko, bertan behera uzteko edota itzultzeko dituzun eskubideei buruzko informazioa lortzeko, irakurri Google Play-ren Example>Dirua itzultzeko gidalerroak. Google-ren Zerbitzu-baldintzetan, Google Play-ren Example>Dirua itzultzeko gidalerroetan edo Hornitzailearen dirua itzultzeko gidalerroetan berariaz aipatu ezean salbu, betierekoak izango dira salmenta guztiak eta ez da onartuko erosketak itzultzea, ordeztea edo haien truke ordaindutako dirua itzultzea. Transakzioren bat ordeztea, itzultzea edo hari dagokion dirua itzultzea onartzen bada, transakzioa ezeztatu egingo da, eta galdu egingo duzu horren bidez eskuratutako Edukia atzitzeko aukera.
Kontsumitzaileen gatazken ebazpen alternatiboak. Google Commerce Limited enpresak ez du hartzen bere gain ardurarik eta ez du betebeharrik Gatazkak ebazteko erakunde alternatiboen aurrean gatazkak aurkezteari dagokionez.
Eduki digitalaren erosketa-kontratuak ezeztatzeko eskubideak. Kontsumitzaile gisa, Google Play-ren bitartez erositako eduki digitalen erosketa-kontratuak ezeztatzeko legezko eskubide automatikoa duzu (Kioskoa zerbitzuan erositako egunkari edo aldizkari solteen kasuan izan ezik). Eduki digital batera harpidetuz gero ere eskubide hori izango duzu. Dena dela, Google Play-n eduki digitala erosten duzunean, hura berehala eskainiko zaizula onartzen duzu eta, ondorioz, erosketa-kontratuak ezeztatzeko legezko eskubide automatikoa erabiliko ez duzula adierazten duzu. Erreserben kasuan, Produktua erabilgarri duzun unetik aurrera onartzen duzu ez duzula erabiliko erosketa-kontratuak ezeztatzeko legezko eskubide automatikoa.
Zerbitzuen erosketa-kontratuak ezeztatzeko eskubideak. Kontsumitzaile gisa, 14 eguneko legezko epea duzu zerbitzuen erosketa-kontratuak ezeztatzeko, inolako arrazoirik eman beharrik gabe. Kontratua egin eta 14 egunen buruan iraungiko da hura ezeztatzeko epe hori. Kontratua ezeztatzeko eskubidea erabili nahi izanez gero, Google Commerce Limited enpresari era argian jakinarazi beharko diozu kontratua ezeztatzeko erabakia. Horretarako, Example>kontratua ezeztatzeko inprimaki hau erabil dezakezu. Bestela, Google Commerce Limited enpesaren bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin jar zaitezke harremanetan helbide honetan: 70 Sir John Rogerson's Quay, Dublin 2, Ireland, 800000307. Dirua itzultzea eskatu nahi izanez gero, jo Example>hona.
Kontratua ezeztatzeko eskaera jaso izanaren berrespena euskarri iraunkor baten bitartez (posta elektronikoz, esaterako) bidaliko dizugu ahal bezain laster. Kontratua ezeztatzeko epea betetzeko, hura amaitu baino lehen kontratua ezeztatzeko eskubidea erabiltzea erabaki duzula jakinaraztea besterik ez duzu.
Kontratu hau ezeztatuz gero, Google Commerce Limited enpresak erabaki horren berri jaso eta 14 eguneko epea igaro aurretik, kontratuari jarraikiz ordaindutako zenbateko guztiak itzuliko dizkizu ahal bezain laster. Kontrako akordiorik ez badago, jatorrizko transakzioan erabili zenuen ordainketa-metodo beraren bitartez egingo da itzulketa, inongo komisiorik gabe.
Kontratua ezeztatzeko aldian zerbitzua erabiltzen hasi bazara, hura erabilitako aldiari dagokion zenbatekoa ordaindu beharko duzu, kontratuaren estaldura osoarekiko proportzioan.
Diru-itzultzeak. Google Play-ko Eduki mota batzuen dirua itzultzeko eskubide gehigarriak eskaintzen ditu Google-k. Google Play-ren Example>Dirua itzultzeko gidalerroetan daude xedatuta eskubideok.
Harpidetzak. Google Play-ren bitartez Eduki batera harpidetuz gero, Eduki hori nahi duzunean atzitzeko sarbidea lortuko duzu, harpidetza bertan behera utzi ezean. Fakturazio-aldi bakoitzaren hasieran (astero, hilero, urtero edo beste maiztasunen batekin) kobratzen dira harpidetzak automatikoki, eta, gehienez ere, fakturazio-aldia hasi baino 24 ordu lehenago kobratuko zaizu aldi berriari dagokion kuota.
(a) Probaldiak. Eduki batera prezio jakin baten truke harpidetuz gero, harpidetzarekin datozen eginbideak aldi batez probatzeko aukera jaso zenezake. Kasu horietan, probaldi hori amaitutakoan hasiko zaizkizu kobratzen kuotak, eta ordainketak ez dira etengo harpidetza bertan behera uzten duzun arte. Ezer kobratzerik nahi ez baduzu, probaldia amaitu aurretik utzi beharko duzu bertan behera harpidetza. Kontrakorik adierazi ezean, probaldia bertan behera utzi bezain laster galduko duzu Edukirako eta harpidetzaren abantailetarako sarbidea. Probaldi horietarako sarbideak mugatuta egon litezke; besteak beste, tarte jakin batean erabiltzaile bakoitza zenbat probalditara harpide litekeen muga liteke.
(b) Bertan behera uzteak. Example>Laguntza-zentroan adierazi bezala, fakturazio-aldia amaitu aurreko edozein unetan utz ditzakezu harpidetzak bertan behera, eta hurrengo alditik aurrera aplikatuko dira aldaketak. Esate baterako, hileroko harpidetza bat erosten baduzu, harpidetzari dagokion hilabeteko edozein egunetan utzi ahal izango duzu bertan behera, baina ez da geratuko une horretako fakturazio-aldia amaitu arte. Ez zaizu itzuliko uneko hilabeteari dagokion dirurik, baldin eta Example>Google Play-ren Dirua itzultzeko gidalerroetan kontrakorik adierazten ez bada (adibidez, Edukiak akatsak baditu).
(c) Pausaldiak. Baliteke aplikazio batzuek harpidetzak pausatzeko aukera ere eskaintzea. Harpidetzak uneko fakturazio-zikloaren amaieran pausatzen dira. Informazio gehiago lortzeko, joan Laguntza-zentroa atalera.
(d) Paperezko edukiaren harpidedunentzako beherapenak. Dagoeneko aldizkariaren paperezko bertsiora harpidetuta bazaude, Google Play-ko aldizkako Edukietarako harpidetza merkeago erosteko aukera eskain liezazukete hornitzaile batzuek. Paperezko aldizkariaren harpidetza bertan behera uzten baduzu, edo iraungi egiten bazaizu eta ez baduzu berritzen, automatikoki utziko da bertan behera Google Play-n Eduki hori atzitzeko duzun harpidetzaren beherapena.
(e) Prezio-igoerak. Harpidetza bat erosten baduzu, harpidetza onartu duzunean aplikagarria zen prezioa kobratuko zaizu. Harpidetza horren prezioa igo egiten bada geroago, Google-k jakinarazpen bat bidaliko dizu. Jakinarazpena jaso ondorengo fakturazio-aldian aplikatuko da prezio-igoera, baldin eta aldaketa indarrean sartu baino gutxienez 14 egun lehenago eman bazaizu horren berri. 14 egun lehenago jakinarazi ez bazaizu, prezio-aldaketa ez da aplikatuko hurrengo fakturazio-aldira arte. Harpidetzaren prezio berria ordaintzeko prest ez bazaude, Baldintza hauetako Bertan behera uzteak atalean azaldu bezala utzi ahal izango duzu harpidetza bertan behera, eta, horrela, ez zaizu kobratuko harpidetzaren beste kuotarik, baldin eta uneko fakturazio-aldia amaitu aurretik jakinarazten badiguzu. Hornitzaileak prezioa igo ondoren erabiltzailearen onarpena eskatzen den kasuetan, Google-k bertan behera utziko du harpidetza zuk prezio berria onartu ezean. Harpidetza bertan behera geratzen bada eta, aurrerago, berriro harpidetzea erabakitzen baduzu, une hartan indarrean dagoen prezioa kobratuko zaizu.
4. Eskubideak eta murriztapenak
Edukia erabiltzeko lizentzia. Transakzioa osatu edo Edukiari aplikagarri zaizkion ordainketak egin ondoren, Eduki aplikagarriari erabilera pertsonal eta ez-komertziala eman ahal izango diozu; hots, hura zure Gailuetan gordetzeko, atzitzeko, ikusteko, erabiltzeko, haren kopiak bistaratzeko edo onartutako beste edonola erabiltzeko eskubide ez-esklusiboa izango duzu, baina Baldintza hauetan berariaz baimendu bezala soilik. Erreserbatuta daude Baldintzetan berariaz eman ez zaizkizun Google Play eta Edukiarekiko eskubide, eskumen eta interes guztiak. Halakorik balego, zure eta Hornitzailearen artean hitzartutako azken erabiltzailearen lizentzia-kontratuaren zehaztapen eta baldintza gehigarriek ere arautuko dute aplikazio eta jokoei ematen diezun erabilera.
Lizentzien baldintzak urratzea. Baldintzen Edukiaren murriztapenen xedapenik urratuz gero, gainerako Baldintzen bat urratuz gero, edota ustezko erabilera okerra dela-eta ikertzen bazaitugu, Google Play, Edukia edo Google kontua atzitzeko aukera deuseztatuko dizu Google-k inolako dirurik itzuli gabe; ondorioz, lizentzia honek emandako eskubideak ere kenduko zaizkizu. Ekintza hori burutu izanaren arrazoia jakinaraziko dizugu, baldin eta hori eginez gero, Google-k edo beste pertsonaren batek lege-erantzukizunik hartu behar ez badu; ikerketarik arriskuan jartzen ez bada; Google produktu, zerbitzu edo sistemen funtzionamenduari eragiten ez bazaio; gure erabiltzaileei kalterik egiten ez bazaie; legea urratzen ez bada edo legea betearazten duten agintaritzak kaltetzen ez badira. Ikusi 2. ataleko "Desgaitutako kontuak" azpiatala informazio gehiago lortzeko.
Murriztapenak: debekatuta dago hauek egitea:
- Edukia agerpen publikoetan bistaratu (osorik edo zatika), nahiz eta ekitaldiak doakoak izan, kasu hauetan izan ezik: (a) erabilera hori copyright-urratze bat ez bada edo ez badu urratzen beste inolako eskubide aplikagarririk, (b) berariaz baimendu bada eta hornitutako modu berean eskaintzen bada.
- Edukia (Google Play bidez lor litezkeen deskargak barne) hirugarrenei saldu, alokatu, utzi, banatu, igorri, transmititu, komunikatu, aldatu, azpilizentzia gisa eman, transferitu edo esleitu, zehazki baimendu bada eta hornitutako modu berean eskaintzen bada izan ezik.
- Igorpenak gordetzeko, grabatzeko edo antzeko helburuetarako softwarearekin batera Google Play edo Edukia erabili, igorpen-formatuan eskaintzen zaizun edozein Eduki grabatzeko edo haren kopiak sortzeko.
- Edukia beste zerbitzuren baten barnean erabili hura partekatzeko, uzteko, jende gehiagok erabiltzeko edo beste norbaiten helburuetarako erabilgarri ezartzeko, zehazki baimendu bada eta hornitutako modu berean eskaintzen bada izan ezik.
- Google Play-ko Edukia babesten, blokeatzen edo beste edonola mugatzen duten segurtasun-eginbide eta -osagaiak saihesten, desgaitzen edo gainditzen saiatu, lagundu edo ekintzok beste edonola bultzatu.
- Edukian dauden ur-markak, etiketak edo legezko jabetza-oharrak kendu, edo Google Play-ren bidez lortutako Edukia aldatzen saiatu, helburua Edukiaren jabetza edo iturburua ezkutatzekoa edo aldatzekoa bada barne.
Hirugarrenen xedapenak. Baldintza hauetan kontrakorik adierazi ezean, Google-ri euren Edukia erabiltzeko lizentzia ematen dieten hirugarrenak hirugarrenen onuradun gisa daude bilduta Baldintza hauetan, baina zuzenean euren Edukiarekin erlazionatuta dauden Baldintza hauetako xedapen jakinei dagokienez soilik ("Hirugarrenen xedapenak"), eta hirugarren horiei Eduki horrekiko dituzten eskubideak betearaztea ahalbidetzeko helburu bakarrarekin. Zalantzak ekiditeko, adierazten dugu Baldintza hauetako ezerk ez diela emango hirugarrenen onuradunei inongo alderdiren gaineko eskubiderik, baldin eta xedapen hori Hirugarrenen xedapenetatik kanpo badago. Haien artean leudeke, besteak beste, erreferentzia gisa emandako xedapenak eta akordioak edo, Baldintzetan sartu ez diren arren, erreferentzia gisa aipatu direnak.
Play-ren Gidalerroak. Gidalerro hauek gorde behar dira Google Play-n iritziak argitaratzeko. Erabilera desegokiren bat edo edukiarekin erlazionatutako beste urratzeren bat salatu nahi izanez gero, egin klik Example>hemen.
Eduki akastuna. Behin Edukia kontuaren bidez erabilgarri duzunean, ahal bezain laster begiratu beharko zenuke ea behar bezala funtzionatzen duen, eta, errore edo akatsik aurkituz gero, ahal bezain laster jakinarazi beharko zeniguke guri edo Hornitzaileari. Informazio gehiago lortzeko, ikusi Example>Google Play-ren Dirua itzultzeko gidalerroak.
Edukia kentzea edo erabilgarri ez egotea. Baldintzoi jarraikiz, erosten edo instalatzen duzun Edukia erabilgarri izango duzu Google Play-n; erosketa aldi baterako alokairua bada, zuk hautatutako tartean; gainerako kasuetan, Google-k Edukia zuri eskaintzeko eskubidea duen bitartean. Kasu batzuetan (adibidez, Google-k dagozkion eskubideak galtzen baditu, zerbitzu edo Edukiren bat eskaintzeari uzten bazaio, segurtasun-arazo larriak badaude, edo lege edo baldintza aplikagarriak urratzen badira), erosi duzun Edukia Gailutik ken diezazuke Google-k, edo hura eskaintzeari utz diezaioke. Ahal izanez gero, Edukia kendu edo eskaintzeari utziko diogula esateko jakinarazpen bat bidaliko dizugu. Kendu edo eskaintzeari utzi aurretik Edukia deskargatzeko gai ez bazara, (a) Eduki horren ordezko bat eskainiko dizu Google-k, ahal badu, edo (b) Edukiaren prezio osoari edo zati bati dagokion zenbatekoa itzuliko dizu dirutan. Google-k dirua itzultzekotan, huraxe izango da konpentsazio bakarra.
Kontu bat baino gehiago. Google kontu bat baino gehiago badituzu erabiltzaile-izen desberdinekin, kasu batzuetan, kontu batetik bestera transferi dezakezu Edukia, baldin eta kontu horien jabea zeu bazara eta Google-k zerbitzu horri dagokion transferentziak egiteko eginbidea gaitu badu.
Gailuen sarbide-mugak. Behar den kasuetan, Edukia atzitzeko erabil dezakezun Gailu edo software-aplikazio kopurua muga lezake Google-k. Google Play Filmak / Google TV-ko mugei buruzko informazio gehiago lortzeko, joan Google Play Filmak / Google TV erabiltzeko arauak atalera.
Jarduera arriskutsuak. Zerbitzu edo Eduki hauek ez daude eginda instalazio nuklearretan, bizi-euskarriko sistemetan, larrialdi-komunikazioetan, hegazkinen nabigazio- eta komunikazio-sistemetan, airetiko trafikoa kontrolatzeko sistemetan edo gisa horretako beste inongo jardueratan erabiltzeko, Zerbitzuak edo Edukiak huts egingo balu heriotzak, kalte pertsonalak edo kalte larriak (fisikoak nahiz ingurumenekoak) gerta bailitezke.
Google Play Filmak / Google TV. Google Play Filmak / Google TV atzitzeko eta erabiltzeko dituzun gainerako xehetasunak eta mugak ikusteko, joan Google Play Filmak / Google TV erabiltzeko arauak atalera.