Istanteko transkripzioa

Istanteko transkripzioa gorrentzat eta entzumen-arazoak dituztenentzat egindako erabilerraztasun-aplikazio berria da, eta edonork erabil dezake. Aplikazioak Google-ren ahots-hautemate automatikoaren teknologia modernoena erabiltzen du esaten eta entzuten dena denbora errealean transkribatzeko pantailan. Horrela, errazago parte hartu ahal izango duzu zure inguruko elkarrizketetan. Gainera, pantailan idatziz eman ahal izango dituzu erantzunak.

Pixel 3 gailuetan, urrats gehigarri hauek egin behar dira Istanteko transkripzioa erabiltzeko:
1. Ireki gailuko Ezarpenak aplikazioa.
2. Aurrena, sakatu "Erabilerraztasuna" eta, ondoren, "Istanteko transkripzioa".
3. Sakatu "Erabili zerbitzua" eta, ondoren, eman baimenak.
4. Erabilerraztasuna botoia agertuko da horrela pantailaren behealdean eskuinetara, Hasiera botoiaren ondoan. Istanteko transkripzioa erabiltzen hasteko, sakatu Erabilerraztasuna botoia. Telefonoko aplikazio guztietan erabil dezakezu botoi hori.

Eginbideak:
• 70 hizkuntza eta dialektotan baino gehiagotan funtzionatzen du.
• Bi hizkuntza badarabiltzazu, batetik bestera erraz aldatzeko aukera ematen du.
• Erantzuna aplikazioan idazteko aukera ematen du, hitz egin beharrik ez izateko.
• Ozentasunaren eta zarataren adierazleak hizlariaren ahotsaren bolumena adierazten du, inguruneko zaratarekin alderatuta.
• Istanteko transkripzioa entzungailu haridunen eta Bluetooth bidezko entzungailuen kanpoko mikrofonoekin eta USB bidezko mikrofonoekin erabil daiteke, audioaren harrera ahalik eta onena izan dadin.
• Ukipen bidezko interakzio-seinaleak konfiguratzeko aukera ematen du, norbait hutsetik edo pausaldi baten ostean hitz egiten hasten denerako.
• Pribatua da: elkarrizketen transkripzioak gailuan gordetzen dira modu seguruan.
• Android 5.0 (Lollipop) eta bertsio berriagoetan dago erabilgarri.

Istanteko transkripzioa Gallaudet unibertsitatearekin, AEBko gorrentzako eta entzumen-arazoak dituztenentzako unibertsitate garrantzitsuenarekin, elkarlanean sortu da.

Sartu Google-ren Erabilerraztasuna komunitatean oharrak bidali eta produktuen eguneratzeak jasotzeko.
Joan g.co/disabilitysupport helbidera Desgaitasunen laguntza-taldeko aditu batekin harremanetan jartzeko.

Baimenen oharra
Mikrofonoa: Istanteko transkripzioa aplikazioak mikrofonoa erabiltzeko baimena behar du inguruko hizketaldiak transkribatzeko. Ez da gordetzen audioa transkripzioa prozesatu ostean.
Lortu informazio gehiago
Tolestu
4,0
2.642 guztira
5
4
3
2
1
Kargatzen...

Berritasunak

• Ikusi zakurren bat zaunkaka edo norbait ate-joka ari dela. Soinuen berri izanda, elkarrizketaz haragoko audioan murgil daitezke erabiltzaileak inguruaren pertzepzioa errealagoa izan dadin.
• Gorde historia hiru egunez, elkarrizketak errepasatu ahal izateko.
• Pasatu hatza gorantz uneko elkarrizketak garbitzeko.
• Kopiatu eta itsatsi transkripzioak.
Lortu informazio gehiago
Tolestu

Informazio gehiago

Eguneratze-data
2019(e)ko uztailaren 12(a)
Tamaina
Gailuaren arabera aldatzen da
Instalazio kopurua
5,000,000+
Uneko bertsioa
2.0.255109742
Android behar da
5.0 eta berriagoak
Edukien balorazioa
Hornitzailea
Research at Google
©2019 GoogleWebgunearen Zerbitzu-baldintzakPribatutasunaGaratzaileakArtistakGoogle-ri buruz|Kokapena: Ameriketako Estatu BatuakHizkuntza: euskara
Erosketa hau egiten baduzu, Google Payments erabiliko duzu transakziorako eta Google Payments Zerbitzu-baldintzak eta Pribatutasun-oharra onartuko dituzu.