Athletic Club - App ofiziala

Adin guztietarako
1.570
Contains Ads

Athletic Cluben app ofiziala.

Ongi etorri! Gozatu Athletic Cluben unibertsoaz bere app ofizialean, zure taldea gertutik ezagutzeko duzun erraminta digitalik onena. Ez galdu neurketen minutuz minutuko kontakizuna! Gainera, eduki esklusiboak eta Athletic Cluben azken albisteak izango dituzu eskura. Bazkidea bazara, txartel digitala izango duzu appean, San Mamesen sartzeko erabili dezakezuna, bai eta webguneko Bazkideen Txokoko zerbitzu guztiak erabiltzeko ere Athleticzale guztien mugikorrean egon behar duen appa. Deskargatu eta ezagutu nobedade guztiak!

🗞 ALBISTEAK. Athleticen talde guztien berriak, klik batera.

⭕️ ZUZENEKOAK. Liga eta Kopako partiden minutuz minutuko kontakizuna, gizonezkoena eta emakumezkoena, jokalarien eta aurkarien estatistika guztiekin. Aktibatu jakinarazpenak partidaren hasieraren, atsedenaldiaren eta amaieraren abisuak jasotzeko, baita golena ere.

🎟 SARRERAK. LaLiga Santanderreko patidetarako sarreren salmentara sarbide zuzena.

⭐️ EDUKI ESKLUSIBOAK. Ikus itzazu berriro jokaldirik onenak eta partida osteko adierazpen guztiak 'Multimedia' atalean.

📈 EMAITZAK ETA SAILKAPENAK. Gure talde guztien datu gaurkotuak. Errepasatu Athleticen ligako partidak, eta bizi itzazu berriro Real Madrid, Barça, Atleti edo Real Sociedaden aurkako norgehiagokak Partidak atalean.

🧔🏻 JOKALARIEN FITXAK. Muniainen, Williamsen, Villalibrren, Iñigo Martinezen, Unai Simonen, Raul Garciaren eta gainontzeko taldekideen inguruko estatistika guztiak eskura, LaLiga Santanderren eta Primera Iberdrolan.

🛍 DENDA. Sar zaitez zuenean gure produktu ofizialak ikustera eta egon zaitez promozioen gainean jakinarazpenak aktibatuta.

⚽️ CLUB ATHLETIC. Batu zaitez Athletic Cluben zaleen talde ofizialera, abantaila, beherapen eta esperientzia esklusibo ugari izango dituzu eskura.

📆 ATHLETIC CLUBEN AGENDA. Kontsultatu Lezamako talde guztien egutegiak.

📲 SARE SOZIALAK. Twitter, Facebook, Instagram, Linkedin eta TikTok kontuetako argitalpen guztiak, bai eta gure futbolarienak ere, toki berean. Sakatu ‘Gehiago’ botoia eta deskubritu guztiak.

👥 TXARTEL DIGITALA. Erregistra zaitez eta sar zaitez appeko zure eremu pribatura ‘Txartela’ '(Athleticket zaharra) atalean bazkide baten karnetaren lagapena jaso baduzu. Kasu horretan, aplikazioarekin San Mamesera sartu ahal izango zara. Eta bazkidea bazara, sartu apparekin zelaira, utzi zure eserlekua zelaira joaterik ez baduzu eta sartu webguneko txokoaren funtzionaltasun guztietara.

Eta gogoratu: gure izen ofiziala Athletic Club da, ez, ordea, Athleti, Atletico Bilbao, Athletic Club de Bilbao edo Athlético de Bilbao. 120 urtetik gorako historia (1898az geroztik) ezagutu ezazu "Kluba" atalean.

Erregistratu eta aktibatu jakinarazpenak klubeko albisteen berri izateko, promozioak jasotzeko eta partidak zuzenean jarraitzeko! Aupa Athletic!!
Irakurri informazio gehiago
Tolestu
4,7
1.570 guztira
5
4
3
2
1
Kargatzen…

Berritasunak

Errendimendua hobetzea eta akatsak zuzentzea. Karneta lagatzeko baimena ematea, posta elektronikoz ez ezik, bazkide-kode batera bidaliz ere
Irakurri informazio gehiago
Tolestu

Informazio gehiago

Eguneratze-data
2022(e)ko apirilakren 21(a)
Tamaina
31M
Instalazio kopurua
100.000+
Oraingo bertsioa
4.7.0
Android behar da
6.0 eta berriagoak
Edukiaren sailkapena
Adin guztietarako
Elementu interaktiboak
Erabiltzaileen arteko interakzioak, Kokapena partekatzen du
Hornitzailea
ATHLETIC CLUB
©2022 GoogleWebgunearen Zerbitzu-baldintzakPribatutasunaGaratzaileakGoogle Play-ri buruz|Kokapena: Ameriketako Estatu BatuakHizkuntza: euskara
Erosketa hau egiten baduzu, Google Payments erabiliko duzu transakziorako eta Google Payments-en Zerbitzu-baldintzak eta Pribatutasun-oharra onartuko dituzu.