Etxalde. Jaten duguna gara

1000+
deskarga
Edukiaren sailkapena
Adin guztietarako
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia

Aplikazio honi buruz

Etxalderen app honekin momentu bakoitzean sasoiko produtu freskoak zeintzuk diren jakin ahal izango duzu. Lurralde bakoitzak eta urtaro bakoitzak eskeintzen dituen produktuen aniztasunari buruzko informazioa jasoko duzu.
Produktu lokala erosteak ekonomia lokalei laguntzea suposatzen du, ekoizpenerako eta garraiorako energia gutxitzen da, eta nutrizio-ezaugarri eta zapore guztiaz gozatzeko aukera ematen du.
Erosketa arduratsu batek elikadura sistema lokalei laguntzen die eta elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduari laguntzen dio.

Etxalderen app-aren bidez zure kontsumo-erabakiek duten eragina ezagutu ahal izango duzu.
Produktu bakoitza elikadura burujabetza definitzen duten kriterioen arabera ebaluatzen da eta zure saski birtualera gehitzen duzu. erosketa saskia betetzeko garaian aukeratzen duzun ekoizpen ereduaren arabera, ze etorkizun izango dugun ikusi ahal izango duzu.
Aplikazio hau garatu eta diseinatu dute honako erakundeek: Elikaherria, Bizilur, Etxalde – Nekazaritza Iraunkorra eta Ehne Bizkaia; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren diru-laguntzarekin, “Bide Berriak: komunikazioko sare berriak elikadura burujabetzarako” proiektuaren eremuan.

Zergatik App-a?
Jaso nahi bada, ezinbestekoa da ereitea, bizitzaren arlo guztietan gertatzen da hori. Ideologia ereitea beharrezkoa da, proposatzen ditugun aldaketak azaldu eta ulertu ahal izateko. Beharrezkoa da, baita ere, ikuspuntu konkretura joatea, proposamenekin eta ilusioarekin.
Beste alde batetik, teknologia laborategi bat bezala ulertzen dugu, komunitateari onura ekarriko dioten arazo praktikoei aurre egin, ebaluatu eta hobetu ahal izateko.
Horregatik pentsatu genunen mugikorrerako aplikazio batean. Alde batetik pedagogia egin ahal izateko gure kontsumo erabakiek dituzten eraginen inguruan eta beharrezkoa delako erabakiok hartzerakoan elikadura burujabetzaren printzipioak kontuan izatea.
Beste alde batetik, tresna eroso eta erraza delako, erabiltzaleek jakin dezaten zeintzuk diren sasoiko produktu freskoak eta horrela erosketa iraunkorra egiteko aukera egin dezaten.
Azken eguneratzea
2017(e)ko api. 12(a)

Datuen babesa

Aplikazioak zure datuak nola biltzen eta erabiltzen dituen adieraz dezakete garatzaileek hemen. Lortu informazio gehiago datuen babesari buruz
Ez dago informaziorik

Berrikuntzak

Pequeñas correcciones.