Kaixo! Txano dut izena, eta anaia biki bat dut: Oscar.
Ikusi duzu inoiz magia-saiorik? Bada, Twin Cityn, munduko mago eta mentalista onenak ikusteko aukera izan dugu. Izan ere, bertan ospatu da aurten Nazioarteko Magia Azoka.
Ez genekiena zen haien artean Merlin aztiaren ondorengoak egongo zirela, eta, are gutxiago, gure laguntzaren beharra izango zutela mundua suntsitzeko ahalmena zuen kutun ahaltsu bat berreskuratzeko.
Magia pixka bat dastatu nahi?
Julio: lanbidez informatikoa banaiz ere, betidanik izan dut idazketa nire zaletasunen artean. 2013. urtean, nire ametsetako bat hasi nuen: familian eta autokarabanaz, 3 urtez munduan barrena bidaiatzeko egitasmoa (www.cuatroporelmundo.com). Bidaia horretan, egundoko ametsa sortu zen, “Txano eta Oskarren abenturak”, egun Patriciarekin batera lanean dihardut. Teknologia, maker mugimendu, nobela beltz eta sormen eta dibertsioa sortzen duen edozein gauzaren zale banaiz ere.
Patricia: Haurrentzako liburu, animazio filma, liburutegi eta nire semearekin batera sarri bisitatzen ditudan liburu denden maitemindua naiz. Gehien atsegin dudana ilustrazioa dela argi ikusi nuenean, Diseinu Grafiko ikasketak burutu nituen. Hortaz, Juliok haurrentzako liburuen sail bat burutzeko egitasmoa aurkeztu zidanean, tentazioari eutsi ezinik, sailaren pertsonaiak zein unibertso grafikoa diseinatzeari ekin nion.