“Enkarterri: berreraikitze birtuala” edonork erabil dezaken mugikorrerako aplikazioa da. Arkikusek (www.arkikus.com) garatu du, Enkartur, Basquetour eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren ekimenez.
Aplikazio honek jasotzen duen berreraiketa birtualak, Enkarterriko hiru leku historiko nabarmenek antzinean zeukaten giro arkitektonikoa erakustea du helburu. Hauxek Balmasedako Erdi Aroko hiribildua eta gaztelua, eta Bolunburuko Burdin Aroko kastroa eta XVIII. mendeko burdinola dira.
Fideltasun historikoa bilatu nahi izan da, horregatik, iturri grafikoak, dokumentalak nahiz arkeologikoak erabili dira mugikorrean aurkitzen diren eduki digitalak egiteko. Zenbait elementurentzat informaziorik aurkitu ez denean, antzekotasun arkitektonikoa edo/eta dekoratiboa bilatu da, parekotasun kronologikoa, geografikoa eta estilistikoa kontuan izanik. Egindako berreraiketa zeinbat espezialistaren artean adostutako ondarearen interpretazioa da. Hala ere, ez dira alde batera uzten, etorkizuneko ikerketek izan ditzaketen irakurketa berriak.
Eskertzak: Valentín Ibarra (Asociación Pro Balma), José Luis Solaun (UPV/EHU), Juanjo Cepeda (Universidad de Cantabria), María José Torrecilla (La Encartada Fabrika-Museoa), Marta Zabala (El Pobaleko Burdinola), Koldo Díez de Mena, Ttak! Drone Works, Asociación de Recreación Histórica Mitos.
Azken eguneratzea
2023(e)ko abe. 12(a)
Bidaiak eta tokiko informazioa