Gure helburua zahartze aktiboa sustatzea da, autonomiaren sustapenaren eta adinekoen eskubideen subjektu gisa ahalduntzearen bitartez.
Gero eta konektatuago dagoen mundu batean, teknologia baliabide ezin hobea da pertsonen ongizate emozionala eta bizi-kalitatea sustatzeko.
Testuinguru horretan, Appsistente sortzen da, zahartze aktiboa sustatzen duen mugikorrentzako aplikazioa, autonomiaren eta adinekoen ahalduntzearen bitartez.
Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, zahartze aktiboa adineko pertsonen osasunerako, parte hartzeko eta segurtasunerako aukerak optimizatzen dituen prozesua da, zahartzen diren heinean haien bizi-kalitatea hobetzeko.
Appsistente-ren hainbat funtzionalitaterekin, adinekoek sentitzen dituzten beharrei erantzun integrala ematea bilatzen dugu, hots, isolamendua murriztea, familiako kideekin edo erakundeekin duten harremana hobetzea, autonomia sustatzea, arrisku egoerak prebenitzea, besteak beste.
Azken eguneratzea
2023(e)ko aza. 7(a)