Ikasi euskara gurekin, BOGA aplikazioaren bidez, A0tik (hasiera-maila) A2.1era, online %100ean.
Ikastaroa 10 saioko 15 blokek osatzen dute; denboran eta espazioan zehar eramango zaituzten 15 istoriok; Euskal Herritik Ameriketara eta, handik, urrutiko lurraldeetara.
BOGAn hainbat baliabide topatuko dituzu: bideoak, testuak, gramatika-azalpenak, hiztegia eta jarduerak.
Ez duzu erregistratu behar, ez duzu datu pertsonalik eman behar eta, gainera, doakoa da.
Emaitzak zure dispositiboan baino ez dira gordetzen, eta zein eduki noiz landu zeuk erabakiko duzu.
âĸ Doakoa
âĸ Entretenigarria
âĸ Gure irakasleek sortua
Edukiak:
âĸ 470 bideo laburretan kontatutako 15 istorio
âĸ Irudi originalak, zenbait artistak BOGArako propio sortuak
âĸ 10.000 audio
âĸ 3.500 jarduera
âĸ 700 gramatika-azalpen
Emaitzak zure terminalean gorde arren, edukiak odeian daude; beraz, Interneterako konexioa beharko duzu BOGA aplikazioa erabili ahal izateko.
āĻāĻĒāĻĄā§âāĻ āĻā§°āĻž āĻ¤āĻžā§°āĻŋāĻ
ā§Ļā§Ŧ-ā§Ļā§Ŧ-ā§¨ā§Ļā§¨ā§Š