Hau da Orain-en app ofiziala. EITBren informazio-zerbitzuen zorroztasun eta hurbiltasuna, bere esparru digital berrian. Hemen gaurkotasunari buruzko albisteak aurkituko dituzu, euskaraz eta gaztelaniaz, baita bideoak, argazkiak, streamingak…. eta askoz gehiago ere.
Gainera, Orainen, zure esperientzia pertsonalizatu ahal izango duzu:
-Jakinarazpenak aktibatzeko aukera duzu, gaika bereizita, gaurkotasuna gertutik jarraitu ahal izateko ezer galdu gabe.
-"Zuretzat" atala pertsonalizatu ahal izango duzu, gehien interesatzen zaizkizun gaiei buruzko edukiekin, eta edozein unetan aldatzeko aukera izango duzu.
-Horrez gain, Orainen gorde eta kudeatu ahal izango duzu zure eduki gogokoenen zerrenda, geroago irakurri, ikusi edo entzuteko.
-Halaber, zure streaminga hasi baino lehen abisatzeko eska dezakezu.
-Atal bat izango duzu parte hartu duzun inkesta, zozketeta eta abarretako zerrenda kontsultatzeko.
Ažurirano dana
27. aug 2025.