“Iruña-Veleia” edonork erabil dezaken mugikorrerako aplikazioa da. Arkikusek (www.arkikus.com) garatu du, Arabako Foru Aldundiaren ekimenez.
Aplikazio honek jasotzen duen berreraiketa birtualak, Iruña-Veleia erromatar hiriak antzinean zeukan giro arkitektonikoa erakustea du helburu.
Fideltasun historikoa bilatu nahi izan da, horregatik, iturri grafikoak, dokumentalak nahiz arkeologikoak erabili dira mugikorrean aurkitzen diren eduki digitalak egiteko. Zenbait elementurentzat informaziorik aurkitu ez denean, antzekotasun arkitektonikoa edo/eta dekoratiboa bilatu da, parekotasun kronologikoa, geografikoa eta estilistikoa kontuan izanik. Egindako berreraiketa zeinbat espezialistaren artean adostutako ondarearen interpretazioa da. Hala ere, ez dira alde batera uzten, etorkizuneko ikerketek izan ditzaketen irakurketa berriak.
Eskertzak: Julio Núñez Marcén (UPV/EHU), David Martínez Izquierdo, José Manuel Martínez Torrecilla (Qark Arqueología S.L.), Lara Íñiguez Berrozpe (UNIZAR), Carmen Guiral Pelegrín (UNED), Miren Fernández de Gorostiza López de Viñaspre (Enklabe K.S.T.), Javier Niso Lorenzo y Miguel Loza Uriarte (Iterbide S.C.), Albert Álvarez Marsal (Dbòlit S.C.C.L.), Imago Producción Audiovisual S.L.
Azken eguneratzea
2023(e)ko aza. 28(a)
Bidaiak eta tokiko informazioa