Goiko aldean lagin-irudi bat bistaratuko da.
Behean bi irudi bistaratuko dira. Bat laginaren berdina eta beste bat antzekoa baina nolabaiteko diferentziarekin.
Zure eginkizuna irudi berdina identifikatzea izango da.
Jokoa itsutasuna duten pertsonentzat diseinatuta dago, beraz, irudiak behin ukituta, haien audio deskribapena entzungo da eta klik bikoitza eginez, egokia iruditzen zaiguna hautatuko dugu.
Edozein unetan hatzak pantailan zehar irristatu ditzakegu (goitik behera) irteteko.
Jokoa hastean, tutorial txiki bat agertuko da beti. Entzutea interesatzen ez bazaizu, hatzak pantailan zehar irristatu ditzakezu hura saltatzeko eta jokora zuzenean joateko.
Jolasean hasi aurretik, irudiekin + audio deskribapenekin edo irudirik gabe jolastu nahi duzun galdetuko zaizu, hau da, audio deskribapenekin soilik. Horrela, ikusmen-arazorik ez duten pertsonek ere jo dezakete entzumena, arreta eta abar trebatzeko.
Azken eguneratzea
2025(e)ko urr. 27(a)