Hasi hizkuntza berri bat hitz egiten berehala. Edonon zaudela ere, uTalk Classic erabiliz oinarrizko hitzak eta esamoldeak ikasiko dituzu, konfiantza irabaziko, eta lagunak egingo.
25 urtetan zehar, mundu osoko 30 milioi pertsonak baino gehiagok erabili dute uTalk metodo saritua hizkuntza berriak ikasteko. Erraza eta dibertigarria da, berehalako emaitzekin. Gainera, itxura berria eta dotorea du orain, baita joko hobetuak ere, ikasteko prozesua are atseginagoa izan dadin.
Hau guztia da uTalk Classic:
• Motibatzailea: gozatzea da azkenera arte ekiteko modurik onena. uTalk Classic aplikazioaren jokoak dibertigarriak eta liluragarriak izateko diseinatuta daude, ikasteari euts diezaiozun.
• Naturala: hiztun eta itzultzaile natiboengana jotzen dugu uTalk Classic aplikazioaren eduki osoa eskaintzeko, hizkuntza berria haien antzera hitz egiten ikas dezazun.
• Adimenduna: software adimendunak badaki zertan zaren trebea (eta zertan behar duzun laguntza gehiago), eta jokoak zure mailara egokitzen ditu.
• Ezin hobea ahoskera trebatzeko: grabatu zeure burua nahi bestetan hizkuntza berria praktikatzen, ahoskera guztiz borobildu arte.
• Ikusgarria: argazki ikusgarrien bidez, hitzak irudiekin lotzen ditugu garunaren ikaskuntza bizkortzeko, ikusizko memoriak hizkuntza berria gogoratzen laguntzen baitu.
• Praktikoa: uTalk Classic aplikazioarekin, eguneroko bizitzan beharko dituzun hitzak eta esamoldeak ikasiko dituzu, hasiberrientzako bederatzi gairen bidez: lehen hitzak, janaria eta edaria, koloreak, zenbakiak, gorputz-atalak, ordua emateko argibideak, erosketak, esapideak eta herrialdeak.
• Eramangarria: erabili uTalk Classic konexiorik gabe munduko edozein lekutan, ustekabeko ibiltaritza-kostuak saihestuz atzerrian zaudenean.
Azken eguneratzea
2024(e)ko urt. 25(a)
Bidaiak eta tokiko informazioa