Barik Mobile App Bizkaiko Garraio Partzuergoaren doako aplikazioa da, eta Bizkaiko garraio publikoan bidaiatzeko aukera ematen du Android 8.0 edo berriagoa den telefono mugikor batekin eta NFC teknologiarekin. Txartel fisikoarekin egin daitezkeen eragiketa berberak egin daitezke.
Mugikorrera erabat egokituta dagoen aplikazio honek aukera ematen du hauxe egiteko:
• Bizkaiko garraio publikoan bidaiatzea mugikorrarekin, txartel fisikoa erabili beharrik gabe.
• Sistemara erabiltzaile erregistratu gisa sartzea.
• Barik Mobile txartelaren edukia uneoro bistaratzea.
• Azken mugimenduak egiaztatzea.
• Diru-zorroaren saldoa eta aldi baterako tituluak kargatzea, baita erreserban dauden aldi baterako tituluak ere (gehienez ere lau egun lehenago).
• Modu seguruan ordaintzea, zordunketa- edo kreditu-txartelarekin eta Bizum bidez.
• Indarreko aldi baterako txartelen bidaia-eremuak handitzea.
• Blokeatutako indarreko tituluak desblokeatzea.
• Bizkaiko Garraio Sare Publikoaren mapa kontsultatzea.
• Moveuskadi planifikatzailera sartzea.
• Erabiltzaileari zuzendutako abisuak jasotzea.
• Erosketaren tiketa/egiaztagiria eskuratzea.
Hainbat terminal mota daudela kontuan hartuta, baliteke bateraezintasunak gertatzea. Kasu horretan ez da bermatzen aplikazioa ondo ibiliko denik.
Telefono mugikorretarako aplikazioa “dagoen dagoenean” banatuko da; beraz, ez dira BGPren ardura izango aplikazioa telefono mugikorrean erabiltzean edo instalatzean egiten diren zuzeneko edo zeharkako kalteak.
Azken eguneratzea
2025(e)ko eka. 26(a)