Mangols-en bidaia

Gobernua
1.000+
deskarga
Edukiaren sailkapena
Adin guztietarako
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia

Joko honi buruz

Haurren gainpisua eta obesitatea beren osotasunean tratatzeko programa (Osakidetza-Euskal osasun sistema publikoa)

“Mangolsen bidaia: pausoz pauso bizitza osasuntsu baterantz” programak haurren gainpisua eta obesitatea beren osotasunean tratatzen ditu: pediatriako kontsultetan egiten den jarraipen profesionala eta aplikazio informatiko bat konbinatzen du, neska-mutilek, etxekoekin batera, ezagutza eta estrategiak modu arin eta dibertigarrian eskura ditzaten. Tratamendu-programa hasi ahal izateko, profesional sanitarioak aktibatu egin beharko du.

Aplikazio honi esker, 7 eta 14 urte bitarteko haurrek eta haien familiek ezagutzak eskuratuko dituzte, bizi-ohitura osasungarriak lortzeko beharrezkoak diren aldaketak sortuko, arazoari bere konplexutasun osotik heltzeko: elikadura orekatua, ariketa fisikoa, sendotasun emozionala edo oztopoak gainditzea, besteak beste.

Mangolsen bidaia abentura bat da: munduari bira egingo zaio 13 herrialdetan barrena, bertako misioen erronkak gainditzeko, jokoak dituen 5 mailak osatu arte. Maila bakoitza gainditutakoan, aurrez aurreko kontsulta protokolizatuak egingo dira pediatriako erreferenteekin. Bertan, haur eta familiek aholkuak jaso eta edukiak indartuko dituzte; motibazio-iturri izango dira kontsultak.

Klik bakar batez, ibilbide ikusgarri bat hastera zoaz gure planetan barrena. Ez duzu ekipajerik beharko, ezta toki batetik bestera joateko txartelik ere; zure erronka eta helburuak betetzen badituzu, herrialdetik herrialdera egingo duzu salto. Bisitatzen duzun toki bakoitzean, bertako bidaia-lagunek pasadizoak kontatuko dizkizute, sekretuak aitortuko, eta gogoratzekoak diren ekintzak egingo dituzue elkarrekin.
Bidaia guztietan bezala, oraingoan ere, zenbait leku berri, kultura, arraza eta pertsona ezagutuko dituzu; zein baino zein desberdinagoak, zein baino zein bereziagoak. Zorteduna zu, gure planetako toki harrigarrienetako batzuk ezagutu ahalko dituzu-eta!
Proposatzen zaizkizun helburuak lortzen zoazen heinean, bizimodu osasuntsu eta aktiboagoaz gozatu ahalko duzu; baina, ez pentsa, hau ez da edozein bidaia: “ZURE BIDAIA” da.

Zeure burua maitatzen ikasiko duzu, gainerakoak zein zeure burua errespetatzen; baina, batez ere, hain pertsona berezi bihurtzen gaituzten desberdintasunak balioesten. Izan ere, guztiok gara ezberdinak, berdingabeak eta apartak.

Mangols bere bidaia hasteko irrikan dago… eta zu?
Azken eguneratzea
2024(e)ko ots. 6(a)

Datuen babesa

Seguru egoteko, funtsezkoa da jakitea garatzaileek nola biltzen eta partekatzen dituzten zuri buruzko datuak. Baliteke datuen pribatutasunaren eta segurtasunaren inguruko jardunbideak aplikazioaren erabileraren, lurraldearen eta adinaren araberakoak izatea. Informazio hori garatzaileak eman du, eta baliteke aurrerago eguneratzea.
Ez da daturik partekatzen hirugarrenekin
Lortu informazio gehiago garatzaileek partekatutako datuak aitortzeko duten moduari buruz
Ez da daturik biltzen
Lortu informazio gehiago garatzaileek bildutako datuak aitortzeko duten moduari buruz
Datuak bidaltze-prozesuan enkriptatzen dira
Datuak ezabatzeko eska dezakezu
Play-ren Familientzako gidalerroak gordetzeko konpromisoa du

Aplikazioaren laguntza-zerbitzua

Garatzaileari buruz
OSAKIDETZA
mugitzen.soporte@zabalit.com
Araba Kalea, 45 01007 Gasteiz Spain
+34 620 41 38 07

Osakidetza garatzailearen elementu gehiago