Hona hemen ohiko bakar-jokoa; Windows-eko bakar-joko ere esaten zaio.
Jokoak interfaze erabat klasikoa du, baina eginbide aurreratuenak eskaintzen dizkizu!
Oso atsegina; orduak emango dituzu jokatzen!
Joko hau badago euskaraz.
52 kartako sortarekin jokatzen da, eta hirunaka banatu ohi dira kartak.
Helburua lau multzo osatzea da, kolorearen arabera, batekotik erregera.
Mahaiko zazpi multzoak koloreak txandakatuta ere egin daitezke.
Mahaitik multzoetara eraman daitezke kartak.
Multzoren bat hutsik egonez gero, erregearekin edo erregea duen karta sortarekin bete daiteke.
Irabazteko, lau multzoak bete behar dituzu, karta guztiak erabilita!
Ezarpen ugari:
-Bereizmen orotarako: telefono adimendunetatik tabletetara
-Ikuspegi arrunta eta horizontala
-Automatikoki gordetzeko aukera
-Karta sorta frantsesak eta ingelesak
-Karta-tamaina handia eta arrunta
-Kartak hirunaka edo banaka banatzeko aukera
-Ikuspegi arrunta / Vegas ikuspegia
-Estatistikak
-Audioa aktibatzeko/desaktibatzeko aukera
-Eskuinarekin edo ezkerrarekin jokatzeko aukera
-Aholkuak eta laguntza
-Desegiteko aukera
-...
Azken eguneratzea
2023(e)ko abu. 28(a)