Bizkaibiziren aplikazioa zerbitzuan alta emateko eta bizikletak erabiltzeko tresna da. Aplikazioaren bidez, Barakaldo, Berango, Bilbo, Erandio, Getxo, Leioa, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoren arteko joan-etorriak bizikleta elektrikoz egiteko behar duzun informazioa eskuratuko duzu.
Estazio bakoitzaren egoera, erabilgarri dauden bizikletak eta haien bateria-kargaren maila kontsultatu ahal izango dituzu, baita bizikleta bat erreserbatu ere, erreserba egin ondorengo 15 minutuen barruan erabiltzen hasteko.
Aplikazioarekin, estazioan, bizikletaren QR kodea eskaneatu beharko duzu, eta zure konfirmazioa jaso ondoren, bizikleta desblokeatu egingo da, bizikleta-ibilaldiari ekin ahal diezaiozun.
Bizikletan akatsen bat ikusiz gero, haren berri eman beharko duzu; horretarako, menu grafikoan sartu eta bizikletak akatsa non daukan aukeratu ahal izango duzu.
Gainera, aukera izango duzu edozein unetan zure kontura sartu, eta zerbitzuan izan duzun jarduera guztiari buruzko informazioa eskuratzeko.
Baliteke hasieran zalantzak izatea. Kontsultatu laguntza atala aplikazioa nola dabilen ulertzeko eta eskura dituzun aukera guztien berri jakiteko.
Azken eguneratzea
2024(e)ko ira. 9(a)