OSMfocus Reborn OpenStreetMap (OSM) elementuak mapa batean zehar mugituz aztertzeko kode irekiko tresna da. OSM Focus Reborn edo OpenStreetMap Focus Reborn izenarekin ere ezagutzen da.
Mugitu maparen erdian dagoen gurutzea eraikin edo errepide baten gainean, haren gakoak eta balioak ikusteko. Elementua pantailaren alboan dagoen lauki batekin lotzen duen marra bat marraztuko da. Kutxa honek OpenStreetMap-eko elementuaren etiketa guztiak ditu. Erabili informazio hau akatsak aurkitzeko edo hurbilen dagoen eremua ikertzeko. Egin klik laukietako batean informazio are zehatzagoa nahi baduzu.
Aldatu oinarrizko mapa (atzeko planoko geruza) edo gehitu zeurea ezarpenen pantailara joanda (erloju ikonoa).
Iturria, arazoen jarraipena eta informazio gehiago:
https://github.com/ubipo/osmfocus
Baimenak:
- "Sarerako sarbide osoa": atzeko planoaren mapa bistaratu, OSM datuak berreskuratu
- "kokapen zehatza": (aukeran) mugitu mapa gailuaren uneko kokapenera
Oharrak:
OSMfocus-ek OpenStreetMap datuak ikusteko aukera ematen du. Datu hauek © (Copyright) OpenStreetMap laguntzaileak dira eta Open Database lizentziaren pean daude eskuragarri. https://www.openstreetmap.org/copyright
Aplikazio hau Network42 / MichaelVL-k ("Apache License 2.0" lizentzia) egindako (orain 07-11-2020) desagertutako OSMfocus berridazketa osoa da. https://play.google.com/store/apps/details?id=dk.network42.osmfocus https://github.com/MichaelVL/osm-focus
Azken eguneratzea
2025(e)ko abu. 3(a)