Txikipedia 8-13 urte bitarteko umeentzako euskal entziklopedia bat da, adin-tarte horretako umeentzako moduko lexiko eta sintaxiarekin egina; horregatik, euskara garbi eta errazean idatzita egotea da gure helburua, umeen eskola-beharretara moldatua, baina ulergarritasunari garrantzi handia emanez. Txikipediaren oinarrian, Vikidia izeneko online wikientziklopedia dago, euskaraz 2015ean hasi zena, eta beste hainbat hizkuntzatan ere funtzionatzen duena, hemen aipatutako helburuekin.
Pribatutasuna
- Zure datu pribatuak errespetatzen ditugu. Ez ditugu erabiltzailearen daturik gordetzen. Aplikazioak Txikipediaren datuak erabiltzen ditu umeentzat moldatutako artikuluak bistaratzeko.
- Aplikazioak txikipediazko artikuluak bakarrik erakusten ditu, eremu segurua izateko. Hau da, bakarrik umeentzat zuzendutako artikuluak ikusi dezakegu.
- TXIKIPEDIA APLIKAZIOAK ez du cookierik edota antzeko daturik gordetzen eta berreskuratzeko beste gailurik erabiltzen.
- Zure nabigazio historia
Aplikazioan gordetzen den nagigazio historia lokalean gordetzen da. Ez dugu zerbitzari batean ezer gordetzen.
Pribatutasunari buruz gehiago jakiteko, irakurri gehiago: https://txikipedia-app.web.app/pribatutasuna
Date de mise à jour
6 mai 2024