KutxabankPay

500ହ+
ଡାଉନଲୋଡଗୁଡ଼ିକ
ବିଷୟବସ୍ତୁ ମୂଲ୍ୟାଙ୍କନ
ସମସ୍ତେ
ସ୍କ୍ରିନସଟ୍ ଛବି
ସ୍କ୍ରିନସଟ୍ ଛବି
ସ୍କ୍ରିନସଟ୍ ଛବି
ସ୍କ୍ରିନସଟ୍ ଛବି
ସ୍କ୍ରିନସଟ୍ ଛବି

ଏହି ଆପ୍ ବିଷୟରେ

KutxabankPay

Saltokietako erosketak ordaintzeko, Bizum bidez beste pertsona batzuei dirua bidali edo eskatzeko, GKEei dohaintzak egiteko, Interneten modu seguruan erosteko edo zure txartelak konfiguratzeko zure sakelakoa erabili nahi baduzu, jaitsi doako app hau, Online Bankako zure pasahitzak erabilita.

• Nola ordaindu zure mugikorrarekin saltokietan.
Android mugikorra (4.4 bertsioa edo goragokoa) behar duzu, NFC aukera aktibatuta. Instalatu mugikorrean app-a eta karguak egingo diren txartela aukeratu. Ordaindu nahi duzunean, hurbildu mugikorra saltokiko TPVra, sartu PINa, eskatzen badizu, eta kito. Ez duzu estaldurarik eduki behar, ezta app-a ireki ere; soilik zure mugikorra desblokeatu behar duzu, normalean egiten duzun moduan. Hori bera egin beharko duzu mugikorrarekin gure contactless kutxazainetan dirua ateratzeko.

• Nola bidali eta eskatu dirua Bizum zerbitzuaren bitartez.
Doako zerbitzu honen bitartez, erregistratutako edozein pertsonari dirua bidali edo eskatu ahal izango diozu mugikorreko agendako kontaktu bat edo batzuk aukeratuta edo zuzenean haren telefono-zenbakia idatzita. Gainera, GKE-ei eta proiektu solidarioei dohaintzak ere egin ahal izango dizkiezu. Dirua unean bertan bidaltzeko sistema erraza eta segurua da.

• Nola erosi Interneten Bizumekin edo txartel birtual batekin.
Online eginiko erosketetan Bizum erabiltzeko Bizumeko kodea aktibatu behar duzu app-etik. Txartel baten PINaren antzera funtzionatzen du, eta ordainketa modu gisa Bizum botoia eskaintzen duten denda guztietan erabili ahalko duzu.
Nahiago baduzu, modurik seguruenean egin ditzakezu zure online erosketak, txartel birtual bat sortuta.

• Bizum bidez Estatuaren Loteria eta Apustuen administrazioetan sariak kobratzeko eta apustuak ordaintzeko modua.
APPan sartu, eta QR kode bat sortuko duzu, administrazioari erakutsiko diozuna, eskaneatu dezan. Sari bat izanez gero, dirua zure kontura sartuko da istantean. Eta apustu bat egin behar baduzu, nahikoa izango da une horretan ordainketa onartzea.

• Nola konfiguratu zure txartelak?
Nahi duzunean, txartel bat itzali edo berriz pitz dezakezu, edo behin betiko blokeatu, baldin eta galdu baduzu edo lapurreta egin badizute, edo baita saltokietako, Interneteko zein kutxazainetako erabilerarako mugak finkatu ere.

KutxabankPay. Ordaindu dena mugikorrarekin.
ଗତ ଅପଡେଟର ସମୟ
ଜାନୁଆରୀ 29, 2024

ଡାଟା ସୁରକ୍ଷା

ଡେଭେଲପରମାନେ ଆପଣଙ୍କ ଡାଟାକୁ କିପରି ସଂଗ୍ରହ ଏବଂ ସେୟାର କରନ୍ତି ସେହି ଧାରଣା ସହିତ ସୁରକ୍ଷା ଆରମ୍ଭ ହୁଏ। ଆପଣଙ୍କ ବ୍ୟବହାର, ଅଞ୍ଚଳ ଏବଂ ବୟସ ଆଧାରରେ, ଡାଟା ଗୋପନୀୟତା ଓ ସୁରକ୍ଷା କାର୍ଯ୍ୟପଦ୍ଧତିଗୁଡ଼ିକ ଭିନ୍ନ ହୋଇପାରେ। ଡେଭେଲପର ଏହି ସୂଚନା ପ୍ରଦାନ କରିଛନ୍ତି ଏବଂ ସେ ସମୟାନୁସାରେ ଏହାକୁ ଅପଡେଟ କରିପାରନ୍ତି।
ତୃତୀୟ ପକ୍ଷଗୁଡ଼ିକ ସହ କୌଣସି ଡାଟା ସେୟାର କରାଯାଇନାହିଁ
ଡେଭେଲପରମାନେ କିପରି ସେୟାରିଂର ଘୋଷଣା କରନ୍ତି ସେ ବିଷୟରେ ଅଧିକ ଜାଣନ୍ତୁ
ଏହି ଆପ ଏଇ ଡାଟା ପ୍ରକାରଗୁଡ଼ିକ ସଂଗ୍ରହ କରିପାରେ
ବ୍ୟକ୍ତିଗତ ସୂଚନା ଓ ଡିଭାଇସ କିମ୍ବା ଅନ୍ୟ IDଗୁଡ଼ିକ
ଟ୍ରାଞ୍ଜିଟ ସମୟରେ ଡାଟା ଏନକ୍ରିପ୍ଟ କରାଯାଇଥାଏ
ଡାଟା ଡିଲିଟ କରାଯାଇପାରିବ ନାହିଁ

ନୂଆ କଣ ଅଛି

Hobekuntza operatibo txikiak.