1 ming+
Yuklanmalar
Yoshga oid cheklov
Hamma uchun
Skrinshot
Skrinshot
Skrinshot
Skrinshot
Skrinshot
Skrinshot
Skrinshot
Skrinshot

Bu ilova haqida

EmariAPP Historiako eta gaur egungo emakumeak ezagutarazteko jolasa da.

Eguneko emakumea zein den asmatzean datza jolasak, eta horretarako, 5 pista dituzu eta minutu 1 eta 30 segundu gehienez. Pistak banaka agertzen joango dira, eta gehiago behar badituzu, “Pista berria” botoia sakatu. Erantzutera ausartzen zarenean “Erantzun” botoia sakatu, eta 4 emakumeren izen-abizenen artean aukeratu beharko duzu.

Adi! Puntuazio altua atera nahi baduzu, ahalik eta pista gutxien eta denbora laburrenean asmatzen saiatu beharko zara.

APP-aren atalak:
Profila: gune honetan, zure izena ala ezizena jarri behar duzu eta eskaintzen zaizkizun ikonoetatik bat aukeratu.
Taldeak: gune honetan, zure lagunekin osa ditzakezun taldeak ikusten dira. Bertan, taldeak sortzeko aukera ere baduzu. Talde bakoitzaren funtzioa, bertako kideen sailkapena ikustearena da.
Emariak: gune honetan, egin dituzun partiden zerrenda ikusi ahal izango duzu, hilabeteen arabera antolatuta. Partida bakoitzaren informazio hau ikusiko duzu: puntuazioa, erabilitako pista kopurua eta erabilitako denbora.
Sailkapena: gune honetan, erabiltzaile guztien artean zein postutan zauden ikusiko duzu.
Info: gune honetan, oharrak eta harremanetarako bideak ikusiko dituzu.
Jakinarazpenak: pantailaren goikaldean, eskuinean, ikusiko duzun bozgorailuan, sustatzaileok bidaltzen ditugun jakinarazpenak jasoko dituzu.
Jokatu: pantailaren goikaldean, eskuinean, ikusiko duzun hirukiaren botoiarekin, jolasteko pantailara joango zara. “Jokatu” botoia urdin ilunez baduzu, jolasteko partidak dituzun seinale izango da. Baina, morez badago, dagoeneko asteko partidak jolastuta dituzula esan nahi du.
Oxirgi yangilanish
14-fev, 2024

Maʼlumotlar xavfsizligi

Xavfsizlik — dastur ishlab chiquvchilar maʼlumotlaringizni qanday jamlashi va ulashishini tushinishdan boshlanadi. Maʼlumotlar maxfiyligi va xavfsizlik amaliyotlari ilovadan foydalanish, hudud va yoshga qarab farq qilishi mumkin. Bu axborot dastur ishlab chiquvchi tomonidan taqdim etilgan va keyinchalik yangilanishi mumkin.
Bu ilova tashqi hamkorlarga quyidagi turdagi maʼlumotlarini ulashishi mumkin
Men haqimda va Ilova axboroti va unumdorlik
Hech qanday maʼlumot jamlanmagan
Dastur ishlab chiquvchilar axborot jamlanishini qanday aytishi haqida batafsil
Maʼlumotlar uzatish vaqtida shifrlanadi
Maʼlumotlarni oʻchirishni soʻrashingiz mumkin

Nima yangiliklar

Emariak atalean, emakumeen izen-abizenen gainean klik eginez gero, beren biografia laburra irakur daiteke eta pista kopuruaren gainean klik eginez gero, erabilitako pistak.
Sailkapenean, “e” ikurrak adierazten du nor dagoen egunean jolasarekin eta nor ez.
Sarien inguruko informazioa Info atalean dago.
Jolas berria dugu. Astearte eta ostegunetan, jolasa hauxe izango da: emakume baten izen-abizenak agertuko dira eta bi pista aukeran. Emakumeari dagokion pista zein den aukeratu beharko duzu.