500+
deskarga
Edukiaren sailkapena
Adin guztietarako
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia
Pantaila-argazkia

Aplikazio honi buruz

Egarsat Gizarte Segurantzarekin elkarlanean ari den mutua bat da. Egarsatek lan-arriskuen prebentzioa sustatu nahi du. Prebentzio sustatze hori lantegi mutualistei ematen dien babesaren atal bat da, eta honela lantzen du:
-Alde batetik, aholkularitza teknikoaren bidez. Aholkularitza hori honako enpresa hauentzat da:
•Enpresa txiki-eta ertainentzat.
•Arrisku askoko lehentasunezko sektoreak dituzten enpresentzat.
•Lan-orduetan istripu asko edota larriak dituzten enpresentzat
•Hildakodun istripu kopuru handia duten enpresentzat.
•Aldibereko enpresa edo aktibitateentzat.
•Lan-kontingentzia estaldura duten langile autonomoentzat.
-Beste alde batetik, ikasketa konparatiboak eta sentsibilizatze jardunaldiak eginez, eta bazkideen artean kultura prebentiboa bultzatzeko dokumentazio eta materiala sortuz.
“Laneko desplazamenduak: 40 aholku desplazatzen diren langileentzat” App-a ohitura onen gida bat da, eta Giza Baliabideen zuzendariei zein garraioak erabiltzen dituen edozein langileri zuzenduta dago. Antolakuntza kudeaketari zein prebentzioari ekiten dio, eta prebentzioari dagokionez: segurtasunaz; higieneaz eta ohitura onez; ergonomiaz, eta gai psikosozialez ari da, eta horrela, ikuspegi integrala eskaintzen du.
Maila korporatiboan, laburrak dira lan-bidaia gehienak: behin egiten direnak zein etxebizitza aldatzerik eskatu gabe aldika egiten direnak (atzerriratzeak deituak); horregatik, App-ak arreta berezia jartzen du honako bidaietan: garraio ezberdinetan egiten diren lanerako joan-etorriak, azoketara joan-etorriak, bisita komertzialak, zuzendarienak, garraio-gidarienak, outsourcing langileenak, etab. Hala ere, etxebizitza aldaketa tenporala eskatzen duten bidaietarako ere aholkularitza berezia aurkitu ahal dugu.
Laburbilduz: erabiltzaileak aurkituko ditu 40 aholku bere desplazamenduak ongizate egoeran egiteko eta itzultzean lehengo egoera errazago berreskuratzeko.
Gehiago jakin nahi izanez gero: www.egarsat.es edo gestpreven@egarsat.es
Azken eguneratzea
2016(e)ko api. 7(a)

Datuen babesa

Aplikazioak zure datuak nola biltzen eta erabiltzen dituen adieraz dezakete garatzaileek hemen. Lortu informazio gehiago datuen babesari buruz
Ez dago informaziorik