BADOK

BADOK aplikazioak eskura jartzen dizu euskal musika guztia. Telefonoan edo tabletan euskal musika ezagutu eta entzuteko modurik hoberena da.

Nahi duzun artista, kantu edo diskoa bilatu, eta BADOKek harengana eramango zaitu. Informazioa eman eta entzuteko aukera bideratuko dizu, era erraz batean. Erraz erabili eta erraz banatzeko aukera emango dizu. Dena, dohainik.

BADOKen bidez, euskal musikaren azken kantu, azken disko eta azken bideoen berri izango duzu. Halaber, hainbat euskal diskoren aurrerapen kantuak entzun eta gozatu ahal izango dituzu.

'Zerrendak' atalean, musikazale ezagunek musika entzuteko proposamenak egingo dizkizute. Gainera, euskal musikaren geografia osoan esploratu ahal izango duzu, eta bertan diskografiak, biografiak, hitzak eta musika aurkituko duzu.

BERRIA egunkariaren kultur ekarpena da BADOK, euskal musika sustatzeko asmoz sortua. BADOKen bidez euskal musikaren hedapena eta transmisioa bultzatu nahi du BERRIA egunkariak, ahalik eta jende gehienarengana zabalduz.

Ez Dok Amairuren garaitik gaur egunera sortutako euskarazko musika bilatu, ezagutu eta gozatzeko modua emango dizu BADOK aplikazioak.

Musika entzuteko aukerari dagokionez, batzuetan zuzenean eskainiko dizu BADOKek; beste batzuetan, berriz, beste aplikazio batzuetara bideratuko zaitu (Spotify edo Deezer).

Gure Facebooken informazio eta jarduera gehiago aurkituko dituzu: https://www.facebook.com/BadokAtaria

Jarraitu Twitterren: https://twitter.com/Badokinfo
Read more
4.7
98 total
5
4
3
2
1
Loading...

What's New

Notifikazioak
Read more

Additional Information

Updated
January 9, 2017
Size
6.3M
Installs
5,000+
Current Version
1.2.2
Requires Android
2.3 and up
Content Rating
Everyone 10+
Permissions
Offered By
Berria Taldea
©2018 GoogleSite Terms of ServicePrivacyDevelopersArtistsAbout Google|Location: United StatesLanguage: English (United States)
By purchasing this item, you are transacting with Google Payments and agreeing to the Google Payments Terms of Service and Privacy Notice.