Zindagi Na Milegi Dobara abesti eta koreografiak).
Komedia erromantiko bat da Zindagi Na Milegi Dobara, erraz ikusten dena, Bollywoodeko 21. mendeko zinemaren zenbait ezaugarrirekin: dantza eta musikal elkarrekin bikain koreografiatua, aktore erakargarriak, tradiziozko sentipenen eta India aurreratu baten konbinazio modernoa.
Bollywoodeko jende ezaguna dira plantelean agertzen direnak. Neba-arrebak dira Zoya Akhtar zuzendaria eta Farhan Akhtar ekoizle eta aktorea (Kabir filmean), zineko beste pertsonaia baten seme-alabak, Javed Akhtar (filman agertzen diren poemak honenak dira). Hrithik Roshan begiargia (Arjun filmean) ere izar bat da Indian. 2012ra arteko sailkapenean, Bollywoodeko film dirutsuenen zerrendan, 11. postuan egon zen film hau.