Frau im Mond zientzia-fikzio generoko 1929ko film mutua da, Fritz Langek zuzendua. Istorioa Langen andreak, Thea von Harbouk, idatzitako eleberrian oinarrituta dago. Lanak erakusten dituen efektu bereziak bikainak dira egin zen garairako, baina filmak ez zuen arrakasta handirik izan, ezta etekin handirik sortu ere. Aurreneko aldia da zineman hamarretik zerora zenbatzen agertzen dena, kohetea abian jartzean.