Frankenstein Gaztetxoa

1974 • 106 minutu
PG
Sailkapena
Elementua ez dago eskuragarri

Film honi buruz

Frankenstein Gaztetxoa, 1974ko Mel Brooks estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko komedia film bat da. Gene Wilder, Teri Garr, Cloris Leachman, Marty Feldman, Peter Boyle, Madeline Kahn, Kenneth Mars eta Gene Hackman. Gidoia Brooks eta Wilderrek idatzi zuten.
Filma beldurrezko zinemaren parodia bat da, bereziki Mary Shelley ingeles idazlearen Frankenstein eleberriaren film egokitzapenena. Gainera, 1931ko Frankenstein filmari gorazarre txiki bat egin zioten, Frankenstein Gaztetxoa filmako laborategian agertzen diren burmuinak, 1931ko filman agertzen ziren burmuin berberak zirelako. Mel Brooks bere filma zuri-beltzan filmatu zuen, film zaharrei beste gorazarre bat egiteko.
Frankenstein Gaztetxoa, 28. postuan dago Total Magazine aldizkarirako denbora guztietako 50 filmen hoberen artean; 56. postuan, Bravo kateko “100 film dibertigarrienak”; eta 13. postuan, American Film Institute-ko “denbora guztietako 100 film amerikar dibertigarrienak”.
2003an, AEBetako National Film Preservation Board-ek Frankenstein Gaztetxoa izendatu zuen “kulturalki esanguratsua” eta aukeratuta izan zen bere kontserbaziorako AEBetako Kongresuaren liburutegiko National Film Registry delakoan.
Sailkapena
PG