Total Eclipse, 1995eko Agnieszka Holland poloniarrak zuzendutako drama film erotiko bat da. Arthur Rimbaud eta Paul Verlaine frantziar olerkarien arteko harreman gatazkatsu eta gazi-gozoan oinarritua dago. Leonardo DiCaprio, David Thewlis, Romane Bohringer eta Dominique Blanc aktoreek antzeztu zuten.