Srpski film, ingelesez A Serbian Film, 2010eko Srđan Spasojević serbiarrak zuzendutako beldurrezko explotation film bat da. Srđan Todorović eta Sergej Trifunović aktoreek antzeztu zuten.
Hasiera batean, zirukuitu artistikoetan bakarrik proiektatua izan zen, baina gai oso polemikoak eta desatseginak jorratzen ditu, tartean snuff filmak, pedofilia, intzestua, nekrofilia, bortxaketak, pornografia eta haurren aurkako sexu-abusua, horregatik herrialde askotan estreinatzeko arazoak izan zituen. Zuzendariak filma alegoria politiko bat zela ziurtatu zuen, eta Serbia jaioterrian bertan adingabeen babesarekin lotutako sexu moralaren aurkako krimenarengatik ikertua izan zen. Espainia, Alemania, Australia, Zeelanda Berria, Malaysia, Singapur eta Norvegian debekatua izan zen, eta Brasilen denboraldi batez zinemetan pantailaratzea debekatu zen.