Les choristes

2004 • 96 minutu
PG-13
Sailkapena
Elementua ez dago eskuragarri

Film honi buruz

Abesbatzako mutilak Frantziako film dramatiko bat da, 2004. urtean egina. Christophe Barratier eta Philippe Lopes-Curval gizonek zuzendua eta idatzia, 1945. urtean egindako A cage of Nightingales] filmaren egokitze bat da, Noel-Noel eta René Wheeleren eskutik moldatua eta Wheeler eta Georges Chaperoten istorio batetik eratorria.
Orkestra zuzendari arrakastatsu bat, Pierre Morhange, Frantziara bueltatzen da, bere amaren heriotzaren ondoren. Bere haurtzaroko oroitzapen goxoak gogoratzen ditu, bere eguneroko orrien bitartez, bere antzinako musika irakasleak Clément Mathieu gordea izan zena.
1949an, Pierre gaztea, Violette izeneko ama bakarraren seme gaizki hezia, barne eskola batera eramaten du amak, Fond de L’Etang izenekora, jarrera desegokia duten mutilentzako egoitza berezia, M. Rachin ikasketa buru zorrotzak zuzendua. Irakasle berriaren etorrerak, Mathieu, eskolaren ingurua alaituko du, abesbatza talde bat osatzeko erabakiarekin batera. Musika talde honi esker, Pierrek, lehen aipatutako mutil gaizki heziak duen musika talentua eta zaletasuna aurkituko ditu.
Sailkapena
PG-13