Asterix, Jainkoen Egoitza marrazki bizidunetako film luzea da. Jainkoen egoitza komikian oinarrituta, Alexandre Astierrek eta Louis Clichyk 2014an zuzendu zuten. 85 minutu ditu eta Frantzia eta Belgika arteko kolaborazioaren fruitua da. Pelikularen euskarazko itzulpena, Zineuskadi eta Warner Bros.en arteko kolaborazioa izan zen.