El guardián invisible 2017ko Fernando González Molina nafar zinema zuzendariak zuzendutako thriller film bat da. Dolores Redondo donostiar idazlearen Baztango Trilogia osatzen duen izenburu berdineko lehenbiziko eleberrian oinarritua dago. Marta Etura, Elvira Mínguez, Francesc Orella, Itziar Aizpuru, Carlos Librado, Miquel Fernández, Pedro Casablanc, Colin McFarlane, Benn Northover, Paco Tous, Manolo Solo, Ramon Barea, Patricia López Arnaiz, Quique Gago, Mikel Losada, Susi Sánchez, Miguel Herrán, Richard Sahagún eta Javier Botet aktoreek antzeztu zuten.
Euskal Herriko Bortziriak eskualdeko Lesaka udalerrian, Baztango Elizondo udalerrian, Malerrekako Leurtzako urtegian eta Madril hirian filmatu zen.
2017ko otsailaren 22an Iruñeko Baluarte jauregian estreinatu zen.