Fantômas 1964ko André Hunebelle frantziar zinema zuzendariak zuzendutako polizia komedia film bat da. Pierre Souvestre eta Marcel Allain idazleen Fantômas literatur pertsonaiari buruzko eleberri sailean oinarritua dago. Jean Marais, Louis de Funès eta Mylène Demongeot aktoreek antzeztu zuten.
Filmak ikusle aldetik arrakasta handia izan zuen, ondorioz beste bi jarraipen filmatu eta trilogia bat osatu zen: Fantômas se déchaîne eta Fantômas contre Scotland Yard.
Frantzian kultuzko filmaren maila bereganatu du.