Shadow of the Vampire

2001 • 93 minutu
R
Sailkapena
Elementua ez dago eskuragarri

Film honi buruz

Shadow of the Vampire 2000ko E. Elias Merhige estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako umore beltzezko eta beldurrezko film bat da. John Malkovich, Willem Dafoe, Cary Elwes, John Aden Gillet, Eddie Izzard, Udo Kier, Catherine McCormack eta Ronan Vibert aktoreek antzeztu zuten.
Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.
Film hau 1922ko Nosferatu - Izuikarazko Sinfonia beldurrezko film mutu ospetsuaren filmaketa eta bere inguruko zurrumurru edo hiri kondairetan oinarritua dago. Hiri kondaiara horren arabera, film honetako protagonista nagusia eta Nosferatu banpiroa antzezten zuen Max Schreck alemaniar aktorea benetazko banpiroa omen zen, eta antzeztu baino bere burua zen bezalakoa agertarazi besterik ez omen zuen egin. Noski, nahiz eta filma estreinatu zenetik denbora ugari igaro eta gaur egun arte iritsi den esamesa izan, ikerlari eta zinemazaleek gezur hutsa den esamesa dela maiz frogatu izan dute, izan ere, Max Schreck film hau burutu aurretik antzerkigintzan antzezlan ugari antzeztuz ibilbide oparoa eta luzea zuen aktorea dela aski egiaztatua dago, eta film hau antzeztu ondoren ere beste hainbat film ugaritan antzeztu izan zuen.
Sailkapena
R