Moby Dick

1930
Elementua ez dago eskuragarri

Film honi buruz

Moby Dick Lloyd Baconek zuzendu zuen Herman Melville idazlearen Moby-Dick eleberriaren egokitzapenetako bat da, 1930ean egina eta Warner Bros. etxeak ekoiztua. John Barrymore eta Joan Bennett aritu ziren antzezlanean. Film honen abiapuntua Barrymorek berak 1926an eginiko The Sea Beast pelikula mutua dugu. Hartan Barrymoreren emazteak, Dolores Costellok osatzen zuen andrazkoarena; haurdun zegoenez Joan Bennettek bete zuen lan hori.
Melvilleren testuak ez zekarren aldagaia sortu zuten Warner Bros.ekoek, hau da, Ahab kapitainaren maitemintzearena. Horretaz gain badira bestelako asmazioak ere, Melvilleren testutik zeharo urruntzen gaituztenak: Ahab kapitainaren anaia gaiztoarena edo itxuraldatutako amaierarena.