Angels with Dirty Faces 1938ko Michael Curtiz hungariar-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako gangster film bat da. Rowland Brown idazlearen izenburu berdineko Angels With Dirty Faces eleberrian oinarritua dago. James Cagney, Pat O'Brien, The Dead End Kids, Humphrey Bogart, Ann Sheridan eta George Bancroft aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria.