Modern Times

1936 • 83 minutu
G
Sailkapena
Elementua ez dago eskuragarri

Film honi buruz

Modern Times Charlie Chaplinek zuzendu, idatzi, ekoitzi eta antzeztutako 1936ko drama-komedia filma da. Chaplinez gain, Paulette Goddard, Henry Bergman, Stanley Sandford eta Chester Conklin aktoreek antzeztu zuten.
Filmak, umorez eta sarkasmoz, XX. mendearen lehen erdialdeko eta Depresio Handiaren garaiko gizarte industriaren irudi gordin eta erreala erakusten du: produkzio sistemen hobekuntza, gizakiaren menpekotasuna dela medio, gizakiaren kalterako. Filmaren barruan, ekonomiaren historian ikertzen diren bi mugimendu garrantzitsu agertzen dira:
Taylorismo, lantegietako produkzioa hobetzeko egiten diren aldaketa guztiak bultzatzen dituen mugimendua, enpresen jabeek eta antolatzaileek sustatua. Helburu nagusitzat langileen produktibitatea hobetzea du eta, horrenbestez, enpresaren etekina.
Fordismoa, muntatze katearen eta beste neurrien aplikazioa lantegietan produktuen ekoizpena bultzatzen duen mugimendua.
Sailkapena
G