The Lives of a Bengal Lancer abenturazko filma da, Henry Hathaway estatubatuar zinemagileak 1935ean zuzendutakoa. Francis Yeats-Brownek 1930ean argitaratutako autobiografian oinarriturik dago. Gary Cooper, Franchot Tone, Richard Cromwell eta Guy Standing izan ziren aktore nagusiak.
Zuzendari laguntzaile onenaren Oscar saria irabazi, eta sei izendapen jaso zituen: film onenarena, zuzendaritza artistiko onenarena, auzendari onenarena, muntatze onenarena, soinu onenarena eta egokitutako gidoi onenarena.