Juste la fin du monde

2016 • 95 minutu
Elementua ez dago eskuragarri

Film honi buruz

Juste la fin du monde 2016ko Xavier Dolan kanadar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizleak zuzendu, idatzi eta ekoiztutako drama film bat da. 1990eko Jean-Luc Lagarce frantziar antzerkigilearen izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Nathalie Baye, Vincent Cassel, Gaspard Ulliel, Léa Seydoux eta Marion Cotillard aktoreek antzeztu zuten.
2016ko Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma sariarengatik lehiatu zen. 89. Oscar Sarien ekitaldian Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sarirako Kanada ordezkatzeko izendatua izan zen. Gainera, hiru César sari irabazi zituen: zuzendari, aktore eta muntatze onenei zegozkienak.