Saio honi buruz

EastEnders Erresuma Batuko telesail bat da. 1985eko otsailaren 19an BBC One katean emititzen hasi eta gaur egun arte, jada 4.160 atal dituela, bere horretan dirau. Telesailaren sortzaileak Julia Smith eta Tony Holland dira. Erresuma Batuko telesaila luze eta jarraituenen artean dago. 1980ko hamarkada eta 1990eko hamarkadan zehar ETB1 katean telesail horretako atal sail bat euskaraz ere emititu zen.
EastEnders telesailak Londres hiriko East End barrutiko fikziozko Walford eremuan bizi diren pertsonen etxeko eta laneko gorabeherak azaltzen ditu: Bridge Street, Turpin Road eta George Street kaleek osatzen duten Albert Square izeneko auzoan bizi dira.