Saio honi buruz

Terra Nova estatubatuar zientzia fikziozko telesaila izan zen, 2011n Fox Broadcasting Companyk eman zuena.
Steven Spielbergek ekoiztua, telebistaren historiako porrotik garestientzat jotzen dute Terra Nova. 20 milioi euroko kostua izan zuen kapitulu pilotuak bakarrik, baina ez zuen harrera onik izan, eta bertan behera utzi zuten hamahirugarren kapituluaren ondotik. Fox taldeak 50 milioi dolarreko galera izan zuen, marketin gastuak kontuan hartu gabe.