Just Beyond estatubatuar beldurrezko telesaila da, Seth Grahame-Smithek Disney+erako sortua.
Telesail honek 35 urtez haurrentzako beldurrezko literatura idatzi duen R. L. Stine idazte estatubatuarraren obra du inspirazio iturri. Zortzi ataleko lana da, bakoitzak amaiera propioa du, eta institutu giroan jorratu dute antologiazko formatua duen proiektu hau. Sorgin, mamu, alien eta unibertso alternatiboak topatuko dituzte abentura kutsua duten kontakizun hauetan gazte protagonistek.