Saio honi buruz

Dahmer – Monster: The Jeffrey Dahmer Story izenburuarekin 10 ataleko telesaila egin zuen Netflixek 2022an, Jeffrey Dahmer serieko hiltzailearen krimenak eta bizitza kontatuz. Ryan Murphyk eta Ian Brennanek sortua, Evan Peters du protagonista Dahmerren rolean, eta beste aktore nagusi batzuk dira Richard Jenkins, Molly Ringwald, Michael Learn eta Niecy Nash.
Mundu mailako estreinaldia izan zenean 2022ko irailean, Netflixek euskarazko azpidatziekin banatu zuen.