Saio honi buruz

The High Chaparral AEBetako western telesail bat da. David Dortort ekoizleak sortu zuen. 1967ko irailaren 10etik 1971ko martxoaren 12ra NBC katean aireratu zen. Leif Erickson, Cameron Mitchell, Linda Cristal, Henry Darrow eta Mark Slade aktoreek antzeztu zuten.
Aurrez, David Dortort berak Bonanza telesail ospetsua sortua zuen, aldi batez, bi telesailak kate berdinean elkarrekin lehiatu zirelarik. Telesail honek arrakasta izan arren, ez zen inoiz Bonanzak izan zuen ospe eta hedapen mailara iritsi, maila apalago batean geldituz.
Euskal Herrian 1990eko hamarkadaren lehen erdialdean ETB2 katean gaztelaniaz aireratu zen.