Saio honi buruz

Dragoi Bola GT
Dragoi Bola Z animearen ondorioa eta jarraipena da. Dragoi Bola Akira Toriyamak idatzi eta marrazturiko manga da. 1984tik 1995era Weekly Shonen Jump aldizkarian argitaratua izan zen.
Dragoi Bola animea telebistarako mangaren moldaketa da. Guztira 508 atalez osatuta dago, hiru zati nagusitan banatuta Dragoi Bola, Dragoi Bola Z eta Dragoi Bola GT. Hau hiru zatietatik hirugarrena da eta 64 atal ditu. Lehen atala 1989ko apirilaren 26an emititu zen Japonian Fuji Tv telebista katean. Atal hauetaz aparte beste atal berezi bat ere badu. Esan beharra dago ere, anime hau ez dela jatorrizko mangan agertzen.