Asteroide mordo bat hirira erortzen ari dira eta zuk bakarrik gelditu ditzakezu. Laser kanoi batekin armatuta, asteroideetan adierazitako kalkuluak behar bezala egin beharko dituzu zuzen apuntatu eta suntsitu ahal izateko.
Jokoak zailtasun maila asko ditu, batuketak, kenketak, biderketak, zatiketak eta azkenik zenbaki erlatiboekin entrenatzeko aukera ematen dizu. Ezin hobea izango da taulak berrikusi behar dituzten eskola-umeentzat, baita kalkulu zailagoekin erronka egin nahiko luketen helduentzat ere.
Joko hau TuxMath doako software ospetsuaren berridazketa da Androiderako, ordenagailurako oso ezaguna den hezkuntza-softwarea.
Jatorrizko jokoa bezala, guztiz irekia eta doakoa da (AGPL v3 lizentzia), eta inolako publizitaterik gabe.
TuxMath-en bertsio berri honek ezaugarri berri batzuk dakartza:
- "Auto-maila" aukera: aukera hau aktibatuta dagoenean, jokoa automatikoki beste maila batera aldatuko da, baldin eta jokalariak ebatzi behar dituen eragiketetan erraztasun edo zailtasun gehiegi baditu.
- Mailak gehitu dira 3 zenbaki edo gehiagoko eragiketekin.
- Zigor bat (iglua suntsitu da) erantzun oker gehiegi izanez gero (erantzun guztiak probatzeko estrategia desanimatzeko).
- 3 gai grafikorekin jolasteko aukera: "Klasikoa", "Jatorrizkoa" eta "Afrikalan".
Azken eguneratzea
2024(e)ko api. 20(a)