Gure APParekin gure informazio, jarduera, ordutegi, berri eta promozio guztien berri izango duzu. Informazio garrantzitsu guztiarekin berehalako jakinarazpenak jasoko dituzu, momentuan jakingo duzu gure ordutegietan edozein aldaketa, gure parrillan sartuko ditugun jarduera berriak edo premiazko oharra.
Zure entrenamendu errutinak eta dieta pertsonalizatuak ikusteko aukera ere izango duzu. Gure asmoa gure bezeroekin modu dinamiko eta eraginkorrean elkarreragitea da.
Hurrengo mailara jauzia eman eta aplikazio moderno, erabilgarria eta erabilerraza eskaini nahi dizugu. Azkar eta intuitiboki, klik bakarrarekin zure gailu mugikorrean izango gaituzu.
Gure APPak klaseak erreserbatzeko sistema integratu berria du eta bertatik zure gogoko jardueran lekua erreserbatu dezakezu. Botoia sakatuta jakingo duzu lekua libre dagoen edo itxaron zerrendan sartzen zaren. Ahaztu telefonoz deitu behar izatea, zerrendetan izena ematea, txartelak hartzea, gelako atean ilara egitea ... hori guztia atzean utzi nahi dugu eta orain da momentua.
Deskargatu gure Prorunners aplikazioa eta gozatu abantaila guztiekin ... ez zaitez atzean utzi eta eman gurekin jauzia.
Azken eguneratzea
2024(e)ko uzt. 24(a)