Egun hartan ere halaxe zihoan Nazario Orbe, irria eta besoak zabal, korrika zetozkiòn semealabak besarkatzeko prest; besteetan ez bezala, ordea, aitagandik bizpahiru urratsera gelditu zen Teofilo Maria erabakitasun handiz, baita atzetik beste bost anai-arrebak ere, bata bestearen ondotik; gero, hamahiru urteko umeak honela esan zion aitari, gizonaren plantak eginez: ?Berri txarrak.