Matematikari aurpegia jartzea ez da soilik matematikari handien emaitza garrantzitsuenak ezagutzea, baizik eta baita haiek testuinguruan kokatzea ere. Historiaren azalpen labur honetan, besteak beste Arkimedes, Eratostenes, Girolamo Cardano, Carl Friedrich Gauss, Ada Lovelace, Carl von Lindemann eta Evariste Galois agertzen dira, XIX. mendearen erdialdetik matematikak eklosio paregabea izatea eragin duten hainbat alderdi eta problema azaldu baitzituzten. Gazteengan grina eta edertasun matematikotik bereizi ezin den jakin-mina pizteko, zorroztasuna eta imajinazioa erabili behar ditugu. Komiki hau horren erakusgarri ona da.