Mina eta memoria. Mina, abandonoa, bakardadea, beldurra eta heriotzari buruzko 10 istorio dira. Eguneroko istorioak dirudite, euren protagonistek ez baitzuten protagonista izan nahi. Mota guztietako jendea, bizitzak buruan -edota bizkarrean- emandako tiro batez kendu dezakeena, edota bonbaz eta suntsipenez betetako ustekabeko tren bat. Nahiz eta beste hainbat metodo dauden. Horri guztiari “terrorismo” deitzen diogu, eta, gure hitzetara ekarriz, badirudi gure artean bizi dela, beste zenbait gaitzen modura: haize urakanatua, euri zaparradak... Baina ez. Autoreek inspirazio modura duten gaitzak eta sorrarazten duten izuak jende onaren aurka jotzen du; kasu askotan gozatzen duten zigorgabetasunak ezin izango du inoiz zilegitasunik izan.