Llamayan bezeroa bazara, zure aplikazioa duzu hau. Haren bidez, mugikorretik kudeatu ahal izango duzu zure lineekin zerikusia duen guzti-guztia:
- Sarbide erraza eta iraunkorra; aplikazioak gogoan hartzen ditu zure datuak, behin eta berriz sartu behar ez izateko.
- Zure kontsumoa: deiak, kontsumitutako datuak, bidalitako mezuak, bonu bat kontratatua duzun, zure lineaz jakin nahi duzun guztia.
- Zure fakturak: azken hilabeteetako fakturak ikusteko eta PDF formatuan deskargatzeko aukera izango duzu.
- Konfigurazioa: mugikorreko zerbitzuak aktibatu edo desaktibatu ahal izango dituzu, edo bonuak kontratatu, behar izanez gero.
- Linea bat baino gehiago baduzu, erraz-erraz kontsultatuko dituzu denak aplikaziotik.
- Eta orain, widgeta erabiltzen baduzu, askoz errazagoa da zure kontsumoaren berri izatea une oro.
Erabiltzeko, zure mugikorra eta Mi Llamaya pasahitza besterik ez duzu beharko. Oraindik pasahitzik ez baduzu edo gogoratzen ez baduzu, aplikazioan sartzean lor dezakezu.
Azken eguneratzea
2024(e)ko aza. 4(a)