Berreskuratu zure datuen gaineko kontrola.
Nextcloud aplikazioak Androiderako zure argazkiak eta fitxategiak zurekin eramaten ditu edonora zoazela!
- Konektatu kontu bat edo gehiago zure hodei pribatura edo negozio-hodeira.
- Sartu, lan egin eta partekatu dokumentuak edonon zaudela.
- Igo zure argazkiak eta bideoak zure Nextcloud-era telefonoan lekua aurrezteko.
- Arakatu zure hodei pribatuan gordetako argazkiak eta bideoak.
- Aukeratu fitxategiak eskuragarri mantentzeko lineaz kanpo zaudenean ere.
- Ezaugarri gehigarriak:
- Kargatze automatikoa
- AI laguntzailea
- Babestu zure kontua pasahitz edo datu biometrikoekin
- Muturretik muturrerako enkriptazioaren laguntza
Nextcloud-en berria zara? Nextcloud hodei pribatuetarako diseinatutako lankidetza-plataforma bat da. Ostatu ezazu zeuk edo konfiantzazko enpresa batekin eta lan-ingurune digital oso bat lortuko duzu lineako bulegoko dokumentuen lankidetzarekin, bideo-deiekin eta txatarekin, posta elektronikoarekin, egutegiarekin eta proiektuen kudeaketarekin, tokiko AI laguntzaile batekin eta askoz gehiagorekin.
Ikusi https://nextcloud.com/hub Nextcloud-ek zuretzat zer egin dezakeen jakiteko!
Arazoak eztabaidatzeko eta salatzeko, joan https://help.nextcloud.com/c/clients/android helbidera.
Azken eguneratzea
2026(e)ko api. 22(a)